Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarriko du laneratze-prozesua errazteko Anezka, Enplegu-Anezken programaren edizio berri bat. Honakoa ekimen hone 50. edizioa izango da.
DEMA, Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak (Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailari lotuta dagoena) sustatutako programa honetan izena emateko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik, eta Bizkaiko Enplegu Atariaren web-orriaren bidez egin ahal izango da.
Gaur egunera arte burutu diren Anezka, Enplegu-Anezkek 809 parte-hartzaile izan dituzte (518 emakume eta 291 gizon), eta guztira % 61,43ko laneratzea lortu dute (319 emakume eta 178 gizon).
Programaren helburua langabeen enplegagarritasuna hobetzea da, laneratze-prozesuan lagunduz, horrela euren helburu profesionalarekin bat datorren lanpostu bat aurkitzeko aukerak areagotzeko.
Anezka, Enplegu eta Ekintzailetza Anezkak talde heterogeneoak sortuz antolatzen dira, gehienez 20 pertsonaz osatuak. 15 astez, edo enplegua aurkitu arte, parte hartzen dutenek espezialisten laguntza eta aholkularitza izango dute. Programaren jarduera nagusien artean, taldeko saioak, banakako saioak, tailerrak eta foroak azpimarratu behar dira. Horiek guztiak helburu komun batekin sortu dira: enplegagarritasuna hobetzea.
Aurrez izena eman nahi duten pertsonek langabezian egon behar dute -edo enplegua hobetzeko prozesuetan izena emanda-, eta Lanbiden erregistratuta eta Bizkaian erroldatuta egon behar dute. Era berean, ez dute Anezka lineako beste programa batean parte hartutakoak izan behar.
Teresa Laespada, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasunea Sustatzeko foru diputatuak, azaldu duenez, Bizkaiko Enplegu-Anezketan parte hartzen duten pertsonek enplegagarritasuna hobetzen dute, enpleguarekiko jarrera hobetzen dutelako. Horrek euren osasun emozional eta mentalean eragiten du, euren gaitasunetan duten konfiantzan, azpimarratu du.