Galdakaoko Udalak gogora ekarri du igande honetan, irailak 25, Triatloi Txikiaren lehen edizioa ospatuko dela. Zehazki, Galdakaoko Mozoilo Triathlon Klubek Udalaren laguntzarekin antolatutako proba honetan 150 pertsonak parte hartuko dute goizeko 10etatik aurrera.

Ohikoa denez, triatloian hiru kirol-diziplinak praktikatuko dira: igeri egitea, korrika egitea eta bizikleta. Jakinarazi dutenez, diziplina bakoitzean egin beharreko distantziak aldatu egingo dira parte-hartzaileen adinaren arabera.

Hauek dira adin talde bakoitzaren ordutegia eta distantziak:

  • 10:00 2008-2009 urteetan jaiotakoak. Distantzia: 150 metro igerian, 3.000 metro bizikletan eta 750 metro korrika 
  • 10:30 2010-2011 urteetan jaiotakoak. Distantzia: 100 metro igerian, 2.000 metro bizikletan eta 500 metro korrika
  • 11:15 2012-2013 urteetan jaiotakoak. Distantzia: 50 metro igerian, 1.000 metro bizikletan eta 300 metro korrika
  • 12:00 2014-2015 urteetan jaiotakoak. Distantzia: 20 metro igerian, 700 metro bizikletan eta 200 metro korrika

Kirol proba honek trafikoan eragina izango du - ezin izango da goizean aparkatu, ezta proba egiten den bitartean Bizkai kaleko zati handi batean ibili ere- eta aldaketak ekarriko ditu Galdakaotik igarotzen diren Bizkaibuseko bi lineatan. Zehazki, Bilbo eta Larrabetzu lotzen dituen A3631 linean – Urreta eta anbulategiko geltokiak kenduz-, eta Boluetako metro geltokirako doan A3932 linean izango dira aldaketak. Azken honetan, aipatutako geltokiez gain, Bengoetxe-La Troka eta Sixta Barrenetxea geltokiak zerbitzuz kanpo egongo dira goizean zehar, autobus zerbitzuak berak iragarri duenez.