Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta azken edizioak bertan behera utzi edota murrizketekin ospatu behar izan ondoren, Durangoko Udalak gogotsu prestatu egin ditu aurtengo San Faustoak, egitarau berezia bezain zabala eskainiz.
Dagoeneko ezagutu da San Fausto jaietako kartel irabazlea. Egilea Jaume Gubianas Escude da, Bartzelonako probintziako Navás herrian jaioa. Aurkeztutako 34 proposamenen artean aukeratu dute kartela, eta Durangoko Udalak kartel irabazlea aukeratzeko irailaren 5etik 9ra bitartean antolatu duen prozesu partehartzaileko botoen %30,1 eskuratu du.
Interesatuek kartel gogokoena bozkatu ahal izan dute Durangoko Udalaren webgunearen bidez eta hiru kokalekutan (Landako I kiroldegian, Bizenta Mogel Liburutegian eta Intxaurrondo Gazteria eta Kultur Gunean).
“Geroz eta gutxiago geratzen da hiru urteren ondoren San Faustoez gozatu ahal izateko. Bi urte zail igaro ditugu, baina Pantxike eta Patxikotxu gure zain daude irribarre batekin. Laster emango dugu jaietako egitarauaren berri, baina, beste ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiegu bai Jai Batzordeari bai eragile eta elkarte guztiei egiten ari diren lanagatik”, nabarmendu dute Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak.
Kontzertuak
Besteak beste, azken urteetan ‘La Revolución Sexual’ abestiarekin arrakasta handia izan duen La Casa Azul indie pop talde katalana egongo da Ezkurdiko taula gainean urriaren 21ean. Haiez gain, Zea Mays, Kai Nakai, Dientes de Luna edota Ainke eta Alerta talde durangarrak izango dira herriko txoko ezberdinetan kokatuko diren eszenatokietan.
Horiez gain, Egan, Golden Apple Quartet, Orquesta Azabache edota herriko abesbatzen kontzertu bateratua ere izango dira beste mota bateko publikoarentzat.
Hauek dira ikuskizunak:
Urriak 11 | KONORTE, PARKATU, PENNY FLECK eta LARU – Txosnagunea 22:00etan
Urriak 12 | DIENTES DE LUNA – Andra Maria – 20:30
Urriak 12 | EGAN – Ezkurdi – 21:00
Urriak 12 | DJ maratoi herrikoia – Txosnagunea - 22:00
Urriak 13 | ERDIZKA LAUETAN erromeria – Ezkurdi – 18:00
Urriak 13 | KAI NAKAI – Andra Maria – 21:30
Urriak 14 | MOTXAILA BAND elektrotxaranga – Kalez kale – 18:30
Urriak 14 | DJ musika animazioa – San Fausto – 19:00
Urriak 14 | ALERTA + AINKE – Andra Maria – 21:00
Urriak 14 | AÑUBE. VULK eta LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS – Txosnagunea – 22:00
Urriak 14 | GANSOS ROSAS (Guns & Roses tributoa) – Ezkurdi – 22:30
Urriak 15 | BEGI ARGIAK abesbatza – alde zaharra – 13:30
Urriak 15 | STRAGOS DJ – Landako Gunea – 16:30
Urriak 15 | GOLDEN APPLE QUARTET – Andra Maria – 20:00
Urriak 15 | Orquesta AZABACHE – Madalena – 22:00
Urriak 15 | DJak: HIJA DEL NOPAL + TXILLARDEGI – Txosnagunea – 22:00
Urriak 15 | ZEA MAYS – Ezkurdi – 23:00
Urriak 16 | LUHARTZ erromeria – Ezkurdin – 12:30
Urriak 16 | LOS CINCO BILBAINOS – Andra Maria – 13:15
Urriak 16 | M’LOMP – Ezkurditik hasita – 17:30
Urriak 16 | ZIRKINIK BEZ – Otamotzena parkea – 18:00
Urriak 16 | INÉDITAS – Bartolome Ertzilla Musika Eskola – 19:00
Urriak 16 | LUHARTZ erromeria – Ezkurdi – 19:30
Urriak 16 | DANTZALDIA – San Fausto – 22:00
Urriak 21 | DURANGOKO ABESBATZAK – Santa Ana – 20:00
Urriak 21 | BART SAX – Andra Maria – 21:00
Urriak 21 | MERINA GRIS, J MARTINA eta PEIO ETA ITSUA – Txosnagunea – 22:00
Urriak 21 | LA CASA AZUL – Ezkurdi – 23:00
Urriak 22 | DJ REIMY – Txosnagunetik hasita – 18:30
Urriak 22 | SUGARRI fanfarrea – Madalenatik hasita – 18:30
Urriak 22 | AICE DJ – Andra Maria – 20:00-22:00 eta 23:00
Urriak 22 | ORQUESTA DIAMANTE – Ezkurdi – 22:00
Urriak 23 | TABIRA MUSIKA BANDA – J.M. Barandiaran egoitza – 11:45
Urriak 23 | TABIRA MUSIKA BANDA – Andra Maria – 13:15
Urriak 23 | MARIACHI INTERNACIONAL DE MÉXICO – Andra Maria – 18:00