Aurreko edizioak izandako arrakasta kontuan izanda, martxan jarriko ditu berriro Durangoko Udalak adinekoentzako ikastaroak. Hala, ikasturte honetan, 12 ikastaro eta 450 plaza eskainiko dituzte 2022-2023 ikasturte honetan.

Urritik maiatzera egingo diren ikastaroen artean, honako hauek daude:

  • Psikomotrizitate tailerra: 4 talde
  • Oroimenaren entrenamendu ikastaroa: 2 talde
  • Buru urdurientzako erronka: 2 talde
  • Irakurketa eta idazketa hobetzeko tailerra; talde 1
  • Ongizate emozionalerako tailerra: talde 1
  • Erorikoak prebenitzeko ikastaroa: 2 talde
  • Antzerki tailerra: talde 1
  • Xake tailerra: talde 1
  • Irakurketa errazeko tailerra: talde 1
  • Gorputz higienikorako tailerra: 3 talde

Gainera, bi ikastaro labur eskainiko dira:

  • Bizitzaren eta heriotzaren pedagogia ikastaroa: talde 1 (urriaren 19tik abenduaren 21era)
  • Atsedena hobetzeko teknikak: talde 1 (urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra)

Horrez gain, arrakala digitala murrizteko, 4 ikastaro antolatu dira:

  • Informatikako oinarrizko prestakuntza: 2 talde
  • Smartphone eta tabletak: 2 talde
  • Ofimatikako tresnak: 2 talde
  • Zibersegurtasuna eta e-administrazioa: 2 talde

“Urteetan aurrera dihoazen durangarrek zahartze aktiboa izatea nahi dugu, eta horrelako prestakuntza eta jarduerek bide horretan laguntzen dute. Durangoko Udalean adinekoentzako zerbitzu eta zentro bat dugu, eta hori oso lagungarria da adin batera iritsitakoan bizitzako hainbat arlotan trebatzen jarraitu nahi dutenentzako. Horregatik, Udaleko arlo guztietan elkarlanean jarraituko dugu pertsona horiek hazten jarrai dezaten”, adierazi dute Mariam Bilbatua eta Neskutz Rodriguez zinegotziek.

Eskaintzak adinekoen itxura fisikoa, kognitiboa, emozionala eta soziala hobetzea planteatzen du, zahartze aktiboa sustatzen duten 12 ikastaro eta 28 talderen bidez, eta gaitasun digitalak garatzeko beste 4 ikastaroren bidez. Guztira, 450 plaza eskainiko dira eta 950 ordu kontratatuko dira.

  • Ikastaro kopurua: 12
  • Talde kopurua: 28
  • Plaza kopurua: 450
  • Ordu kopuruak guztira: 950

Ikastaroetan eta tailerretan parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena emateko eskabidea betetzea (irailaren 23an amaituko da). Plazak esleitzeko zozketa irailaren 29an egingo da eta matrikulatzeko epea irailaren 30etik urriaren 11ra izango da.

Durangon erroldatutako pertsonentzako ikastaro eta tailerren prezioa honako hau da:

  • 14 € ikasturte luze bakoitzeko
  • 7 € ikasturte labur bakoitzean.
  • Informatikako ikastaroak doakoak izango dira.

Ikastaroen eskaintza hori adinekoen elkarteek bultzatutako beste jarduera batzuekin, adinekoei zuzendutako hainbat zerbitzurekin eta udal zerbitzuetatik antolatutako beste jarduera batzuekin osatzen da (Durango Kirolak, Biblioteka, Andragunea).