Mundaka
–Hilabete berezia izaten da abuztua Mundakan. Bisitari ugari izaten ditu kostako udalerriak uda aroan, bertan izaten den ekintza programa ere ohikoa baino zabalagoa izaten delarik. Pandemia atzean utzita, gainera, inoizko bistari gehien hartu ditu kostaldeko udalerriak. Eta hilabeteari agur esateko momentua kasik iritsita, asteburu honetan hitzordu berezi bi izango dira mundakarren eta bertaratzen diren guztien eskuragarri: Urdaibaiko Esentziak izenburuko azoka eta kuadrillak batzen dituen marmitako lehiaketa. Dastaketak, tailerrak eta maridajeak eskainiko dituzte, eskualdeko gastronomia “nabarmentzeko” aproposa izango den Urremendik antolatutako ekimena. Baina ez dira hitzordu bakarrak izango, zeren tartean Mundakako Abesbatzaren emanaldiak, txistularien kalejirak, pelota partidak edota Patxi eta konpainiarekin erromeria ere izango dira abuztuaren 26an eta 27an.
Urdaibaiko Esentzia delako egitasmoak “barne hartzen ditu tokiko ekoizlea, jatetxe-jabea eta bezeroa, Urdaibaiko gastronomia nabarmentzeko eta sustatzeko”. Hakla diote eskualdeko garapenerako lan egiten duen erkunde publikoak. Ekimen honen emaitza dira “errezeta zaporetsuak eta berritzaileak”, eta hauek publiko orrokorrari azaltzea dute helburu nagusi. Izan ere, produktu bikainak dira eskuragarri Urdaibain –txakolia, Kantauri itsasoko arrain-kontserbak, gaztak, ortuariak, frutak...–; eta euskaldako zenbait udalerritan egiten diren ekimen hauetan “tokiko produktua da beti osagai nagusia, uztartze bikain batekin, originala eta berritzailea, merkaturatze-zirkuitu laburrak lehenetsiz”. Bada, Mundakan horren adierzgarri den azoka izango da abuztuaren 26an eta 27an, itsasotik metro gutxira kokatzen den Talan kokatuko den gunean.
Antolatutako egitarauari dagokionez, larunbatean eta arratsaldeko 17:30etatik eta 20:30etara arte umeentzako talo tailerra izango da, bereziki “bertoko produktuak eta ohiturak” txikienei ezagutarazteko. Egunak, hala ere, beste zenbait gozagarri izango ditu. Garrantzi-tsuena, akaso, goizean eta arratsaldean izango den marmitako lehiaketa izango da. Arratsaldean pelota partidask izango dira Talako frontoian –18:30etan, zehazki– eta ilun-tze partean Patxi eta Konpainia taldeak zuzendutako erromeria izango da plazan, 21:00etan.
“Abeltzaintzako ustiategiak, ortuak eta itsasoko produktuak Urdaibaiko kulturaren eta ekonomiaren eta bertako paisaiaren funtsezko parte” direlako, ekoizleek espazio nabarmena izango dute, eskualdeko lehen sektoreko produktuen kalitatea kontsumitzaileei helarazteko.
Destaketak, tailerrak...
Igandeko azoka goiz partean izango da, 11:30etatik hasita eta 15:30ak arte, hain zuzen. Tartean, umeentzako “bertoko produktuak eta ohiturak ezagutzeko” ogi tailerra izango da –11:30etako ordutegian–, eta baita txikienentzako izozki tailerra ere izango da –12:00etan–. Bi euroko kostua izango du tailer hauetan parte hartzeak. Nagusienek izango dute zer egin, ikusi eta dastatu. Lehendabizi, azoka irekitzen den momentutik Iturbe Anaiak-ek eskainitako euskal okela pintxoak izango dira –hiru euroko prezioan salduko direnak–. Ostean egitarauarekin jarraituko dute, Urdaibaiko produktuen kata-maridajeetan parte hartzeko hiru aukera eskainiz. Lehendabizikoa 12:30etan izango da, bigarrena 13:15etan, eta hirugarrena eta azkena arratsaldeko 14:00etan. Hauetan Urdaibaiko Biosfera Erreserban aurki daitezkeen zenbait jakizeta edariz gozatzeko aukera izango da, besteak beste txakoliak, gildak, gazta, hegaluzea, patea mermeladarekin, gazta antxoarekin edota tomatea izango dira mahai gainean. Maridaje saio hauetan parte hartzeko lau euro ordaindu beharko dira. Jardunaldia txistulariek eta Mundakako Abesbatzaren kantuek alaituko dute. l
Urdaibaiko Esentziak
l Hurbileko produktuak. Dastaketak, tailerrak eta maridajeak izango dira, eskualdeko gastronomia “nabarmentzeko” aproposa izango den Urremendik antolatutako ekimenean. Abuztuaren 27an eta 28an Urdaibaiko “abeltzaintzako ustiategia ekoizleek espazio nabarmena izango dute.
l Publikoarentzako. “Bertoko produktuak eta ohiturak ezagu-tzeko” aukera paregabea ematen du Urdaibaiko Esentziak azokak. Eta horretarako dastaketak, tailerrak edota maridaje saioak izango dira Mundakan.