Laudioko Udalak emakumeen memoria berreskuratuko du online plataforma berri batekin
Udalak Laudioko emakumeen oroimenaren aldeko elkarrizketa berriak argitaratzen jarraitzeko konpromisoa hartu du
Laudioko Udalak atal berri bat estreinatuko bere webgunean emakumeen memoria oroitzeko asmoz. Plataforma honek herriko emakumeei eskainita dago, ikuspegi feminista eskaintzeko eta haien historia baita kontakizunak belaunaldi gazteei helarazteko asmoarekin.
“Laudioko Emakumeen Oroimenak” proiektua 2020ko urrian argitaratu zen lehen aldiz, liburu eta bideo gisa, Kamaraka-Edukiak programaren eskutik. Arabako Foru Aldundiak lagundutako ekimenak udalerriko zortzi emakumeren bizipenak eta esperientziak bildu zituen: Mari Carmen Remón Ajuria, Inmaculada Landeta Ferrero, Luisa Santamaría Landaluce, Rafaela Garrido Mas, Mari Paz Gerrikaetxebarria Mingo, Pilar Isusi Monasterio, Marisa Gómez Rodrigo eta Juani Ainz Zaballa.
Zortzi borrokalari hauen lankidetza eta laguntza eskuzabalari esker, urteetan isilik egon diren kontakizun eta istorio horiek herriaren memoria biziaren parte dira. “Laudioko Emakumeen Oroimenak” liburuaren 500 ale argitaratu ziren hasieran. Lanaren arrakastaren ondoren, Udal Administrazioak 400 ale gehiago argitaratu zituen.
“Pribilegio handia izan da zortzi emakume horien kontakizunak kontatzea. Haien historiak gaur egunera iritsi arte eboluzionatzen lagundu digute. Memoriaren espazio berri honek nondik gatozen gogorarazteko eta norantz joan nahi dugun hausnartzeko balio izatea nahi dugu. Proiektua arrakastatsua izan da. Haien memoria ikusarazteko lanean jarraituko dugu”, adierazi du Loli Muriel Berdintasun zinegotziak.
Udalak Laudioko emakumeen historiaren ikerketarekin jarraitzeko konpromisoa hartu du, haien esperientziak bilduko dituzten elkarrizketa berriak eginez.