Plentziako Udalak San Antolin jaiak itzuliko direla iragarri du, koronobirusak eragindako pandemiak bi urte baldintzatu ostean. Zehazki, espero diren jaiak abuztuaren 30etik irailaren 4ra ospatuko dira, eta 50 jarduera inguru antolatuko dira

Publikoak. Era berean, ez da ahaztu behar ospakizunik hurbilena izango dela hilaren 20an, Antolintxu eta Madalentxu Egunaren eskutik.

San Juan gaua ospatu zenetik, ia etenik gabe bizi izan dira hiribilduan San Kristobal, Karmen, Madalenak, Saratxaga eta San Inazio jaiak, guztiak giro ezin hobean. Udaren hasieratik, Plentzia jai giro atseginean murgildu da, normaltasun osoz garatu dena eta dibertsioa eta harmonia nagusi izan dituena.

Eta inertzia hori bera espero eta desiratzen da laster iritsiko diren bi jai handiei begira. “San Antolin” jaietako programak 50 jarduera inguru biltzen ditu, abuztuaren 30etik irailaren 4ra bitartean. Askotariko musika-emanaldiak eta dantzaldi herrikoiak, gastronomía eta mozorro lehiaketak, txikientzako jarduera mordoa, kirol-erakustaldiak, nekazaritza azoka, erromeria, bertso saioak, bakarrizketak, zezensuzkoa... Gustu guztietarako gonbidapen sorta oparoa. Aldez aurretik, abuztuaren 20an, larunbatean, “Antolintxu eta Madalentxu eguna” ospatuko da, ondorengo ospakizunaren atariko ederra.

“Udalak aurten erabaki du jaien aurrekontua handitzea, partida berezi bat sortuta ekitaldi berezietarako. Jai Batzordeak eta Jai Zinegotzigoak elkarren artean ahalegin

eta dedikazio handirekin prestatzen duten egitarauari eta herrian nahikoa errotuta dauden urteroko hitzordu kulturalei beste ekitaldi bi gehituko zaizkie aurten”, aitatu du Elisabete Uribarri Plentziako alkateak. “Ekainean iritsi zen gure kostaldera Elkanoren 500. urteurrena ospatzen duen itsasontzia, eta aniztasuna inoiz baino ikusgarriagoa izan da gure kaleetan, Bilbao-Bizkaia Harro jaialdiari esker. Honez gain, abuztuan, udaletxearen mendeurrena ospatu dugu; urrian, hiribilduaren urteurrena, eta, urtearen amaieran, gure iraganaren eta itsas kulturaren erreferente den Plasentia de Butrón Museoaren 25. urteurrena", azpimarratu du.