Plentziako Udalak jakinarazi du Agorri Jazz jaialdia aurten ere ospatuko dela herrian, aurreko edizioaren arrakastari esker. Zehazki, jazza maite dutenek programazio osoa izango dute abuztuaren 12an eta 13an, 6 emanaldi barne. Udaletik gogoratu dutenez, ekitaldia eurek antolatu badute ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta Plentziako Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkartearen laguntza ere badu.

Musikaz gozatzen eta pandemian hainbeste sufritu duen sektore kulturala bultzatzen jarraitzeko helburuarekin, aurtengo programazioak sei kontzertu izango ditu eta horietako bost, ohi bezala, Eleizako Plazan izango dira. Aurtengo jaialdiak kontzertu ibiltari bat ere eskainiko du, DJ Reimyren eskutik. Larunbatean, hilak 13, hasiko da, 13:00etan, Plazatxoan, eta herriko hainbat tokitatik igaroko da. Ikuskizun guztiak doakoak izango dira.

Aurtengo programazioak dauzka hurrengo sei emanaldiak eta bertaratu nahi duenak hitzorduen xehetasunak kontsulta ditzake jarraian.

ABUZTUAREN 12AN

o  Crazy Jazzeren emanaldia izango da Eleiz Plazas 20:00etan

o  Noa and the hell drinkersen emanaldia izango da Eleiz Plazan 22:00etan

ABUZTUAREN 13AN:

o  Gonzalo Portugalen emanaldia izango da Eleiz Plazan 13:00etan

o  DJ Reimyen emanaldia izango da Eleiz Plazan 13:00etan

o  Swingtronicsen emanaldia izango da Eleiz Plazan 20:00etan

o  Juan de Diego 4ETen emanaldia izango da Eleiz Plazan 22:00etan

Beraz, jaialdi honek aukera emango du Noa & The Hell Drinkers talde donostiarra, 2016an sortua, ikusteko, taldekideek beren eragin musikal beltzenen nahasketan eta soinu zikin eta koipeztatuko banda bat sortzeko zuten gogoan elkarrekin pasio bat aurkitu zutelako.