Trapagarango Udalak azken urteetako jairik berezienetako egitaraua aurkeztu egin du aste honetan. Programazio zabal-zabala prestatu egin da koronabirusaren pandemiaren osteko murrizketarik gabeko lehenengo jaietarako, ehun ekitaldi baino gehiagorekin.

Trapagarango alkate Xabier Cuellarrek adierazi duenez, “azkenean, bi urte baino gehiagoren ondoren, ilusioz berreskuratuko dugu jai-programazio oso bat, non haur eta helduek jarduera ugariez gozatu ahal izango duten. Gure desiorik handiena da guztiok goza dezagun gure jaiez, eta parte har dezagun ahal dugun jarduera guztietan, berriro ere gogoraraziz errespetuz eta inolako jokabide iraingarririk gabe egin dezagun”.

Bestalde, Silvia Mera Trapagarango Udaleko Kultura Saileko zinegotziak azpimarratu du, “beti bezala, eskuz esku lan egin dugula Jai Batzordearekin, jarduera horiek ahalik eta publiko zabalenera iristeko programatze aldera. Eskertzekoa da haien inplikazioa, haiek gabe ezinezkoa izango bailitzateke programazio hau guztia”. Horrela, jaietako sei egunetan zehar, Trapagaranek 100 ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu publiko guztiari zuzenduta, baita 7 kontzertu eta hamar musika emanaldi baino gehiago ere.

San Salbatore-Jainkoaren Itxuraldaketa Jaiak

Abuztuaren 6an, San Salbatore egunean, gure adinekoek protagonismoa izango dute, La Escontrilla Ikastetxean egingo duten herri bazkariarekin. Aurretik, Txistulari taldeak herriko kaleak harmonizatuko ditu, eta eguerdi aldera Talde Lirikoak abestutako Meza Nagusia egingo da, Jaunaren Transfigurazioaren Elizan. Arratsaldean, Katxeterako Boos Lehiaketaren txanda izango da, emakumezko eta gizonezko junior eta seniorrentzat. Gazteek ere beren lekua izango dute, haur eta gazteentzako parke batekin eta Eriz Magoaren familiarteko emanaldiarekin. Pop-Rock taldearen kontzertu batek itxiko ditu San Salvador jaiak, Rincon de María tabernaren eskutik.

Jaiegunak baino lehen

Abuztuaren 27, 29 eta 30ean festaurreko klasikoak hasiko dira, kirol ekitaldien programazioarekin: Iberdrola Ligako eskubaloi partida Zuazo eta Sporting Errioxaren artean; eta Trapagarango JAIAK 2022 PELOTA-TXAPELKETAREN XI. edizioa.

San Ramonak

Bigarren hitzordua Trapagarango San Ramon Nonato jaiekin izango da, abuztuaren 31tik irailaren 4ra arte. Abuztuaren 31n, asteazkenean, Oihane Valdezate Athletic Clubeko jokalariak emango die hasiera jaiei ohiko pregoi eta txupinazoarekin, eta Itxaropena Ikastolari ere omenaldia egingo zaio, txupinero gisa parte hartuko baitute. Ondoren, kaleak koloreztatuko dituzten talde trapagarandarren txanda izango da, "Kuadrillen Jaitsiera" klasikoarekin, Covid-19aren ondorioz bi urtez etenda egon ondoren berreskuratzen dena.

5 egunetan zehar, herria jai giroan murgilduko da, tailerrak, emanaldiak, txapelketak eta publiko guztiarentzako bestelako jarduerekin. Lehiaketa gastronomiko klasikoak ere berreskuratzen dira, hala nola paella eta marmitakoa. Zentzu horretan, San Ramon Nonato jaietako erakargarritasun handienetako bat gauero egiten diren kontzertuak dira, guztiak doakoak. Aurten kontzertuak honako hauek izango dira:

  • Abuztuaren 31n, asteazkena (23:30): Kontzertua Lendakaris Muertosekin Barranco-Larrondon.
  • Irailaren 1ean, osteguna (22:30): La Principal orkestraren emanaldia Lauaxeta plazan.
  • Irailaren 2an, ostirala (23:00): Sega Sound Killers taldearen kontzertua Barranco-Larrondon.
  • Irailaren 2an, ostirala (23:30): Amak taldearen kontzertua Lauaxeta plazan.
  • Irailaren 2an, ostirala (00:30): Zea Mays taldearen kontzertua Barranco-Larrondon.
  • Irailaren 3an, larunbata (00:30): Sober taldearen kontzertua Barranco-Larrondon.
  • Irailaren 3an, larunbata (00:30): Chambaoko La Mariren kontzertua Lauaxeta plazan.

Ostegun morea: eraso sexisten aurkako programazio berezia

Irailaren 1a, osteguna, egutegian morez markatutako eguna da. Herritarrak eraso sexistak prebenitu eta horien aurrean sentsibilizatzeko helburuarekin, hainbat jarduera egingo dira, hala nola Batukada Morea eta Larrondoko Barranko-Larrondon 21:00etatik 00:00etara egingo den eraso sexisten aurkako kanpaina. Era berean, Berdintasun eta Gizarte Ekintza Sailak jaietan gertatzen diren eraso sexistak prebenitzeko eta sentsibilizatzeko programa bat egingo du. Horretarako, Murgibeko zerbitzuak kontratatu dira, Beldur Barik Gunea izeneko gune bat sortzeko. Eraso sexistei buruzko jarduerak eta informazioa eskaintzen duen gunea da.

Txosnen gunetik gertu bat jarriko da egun hauetan:

  • Ostegun eta ostiraletan 21:00etatik 00:00etara
  • Larunbata 20:00-23:00

Gune horretan era guztietako materialak banatuko dira, hala nola eskumuturrekoak, txapak, pegatinak, herritarrak erasoen aurrean sentsibilizatzeko triptikoak, eta haurrentzako jarduerak ere egingo dira. Ana Isabel Valdezate, Berdintasun eta Gizarte Ekintza Saileko zinegotziak, azpimarratu du “Udalak jardun egin behar duela gauzak gertatu aurretik. Ildo horretan lan egiten dugu gure eremuan. Errespetuan oinarritutako eta sexu-erasorik eta jazarpenik gabeko jaiak nahi ditugu”. Zinegotziak gaineratu du nabarmendu behar dela txosnetan beti egongo direla ikusgai Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren zenbakiak.