Irailaren 9tik 11ra bitarteko asteburuan ospatuko du Abanto Zierbenak Burdin Jaia, koronabirusaren pandemia dela eta aurreko bi edizioak bertan behera utzi behar izan ondoren. Bada, aurtengoa hamabigarren edizioa izango da.

Udalerriko 50 denda batu dira Burdin Jairako Pasaportera. Ekimen horren helburua da Abanto Zierbenako establezimendu, taberna eta jatetxeetan erosi edo kontsumitzen duten herritarrak kartilla-bagoneta betetzen joatea. Merkatariek zigiluak banatuko dituzte herritarrek kartillak bete ditzaten, eta horiek betetzeari esker, herritarrek sariak lortu dituzte.

“Tokiko merkataritza sustatu eta Burdin Jaiaren iritsiera bultzatu nahi duen kanpaina horretara batu diren dendek bezeroen artean kartillak banatuko dituzte; kartilla horiek hogei gelaxka izango dituzte zigilatzeko. Batutako establezimenduetan erosketa edo kontsumizio bat egitegatik gutxienez 5 euroko gastua dagoenean, gelaxka bat zigilatuko da (erosketa bakoitzeko gelaxka bat zigilatu daiteke) eta pasaportea betetzen denean Burdin Jaiaren opari bat emango zaie”, azaldu du Alazne Zenekortak, Merkataritzako zinegotziak.

“Irailean Abanto Zierbenak Burdin Jaia berreskuratuko du eta udalerriko merkataritza-engranajea jai horretaz elika zedin nahi genuen. Gogo handia zegoen, tokiko 50 establezimenduk erabaki baitute parte hartzea eta Burdin Jaia motorrak berotzen ari dela eta merkatariak protagonista eztabaidaezinak direla helarazi nahi izan baitiete herritarrei”, adierazi du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.