“Arteari eta sorkuntza artistikoari bultzada emateko” asmoz, aire librean ospatuko den lehiaketa antolatu du Markina-Xemeingo Udalak bigarrengoz. Karmen jaien egitarauaren barne, margolariz beteko da igandean udalerria. Sariak potoloak dira, izan ere irabazle suertatzen den lanaren egileak 800 euro jasoko ditu, gaztetxoenen artean –infantilak edota jubenilak– 100 eta 200 euro poltsikoratuko dituztelarik.

Lehiaketaren gai nagusia Markina-Xemein izango da, bere paisaiak, inguruak, herriko txokoak, eraikinak, herritarrak... Goizean goiz, 09:00etatik 10:00ak arte izango da parte hartzaileen erregistroa udaletxean, “zigilua eta zenbakia emango zaie materialei eta parte-hartzaileek fitxa bat” bete beharko dutelarik margolariek. Teknika librean egindako lanak 16:00etatik 17:00etara aurkeztu beharko dira. Tamainari dagokinez, “mihisearen gutxieneko tamaina 50x70 zentimetrokoa izango da; gehienezko 100x100 zentimetrokoa izanik. Epaimahaia “pintura eta arte munduko herritarrek osatuko” dutela aurreratuko dute. Erabakia iluntzeko 19:00ak inguruan jakinaraziko da.

Lehiaketara “aurkeztutako lan guztiekin erakusketa bat egingo da Uhagon kulturgunean, abuztuan eta irailean”. Orduantxe, “egileek euren lanak salgai jarri ahal izango dituzte”.