Síguenos en redes sociales:

Durangoko Udalak eraldaketa digitala bultzatuko du

Proiektua aurrera eramateko 1.300.000 euroko laguntza jaso du Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik

Durangoko Udala ekimen teknologikoengan apustu handia egingo du, 1.300.000 euroko inbertsio bat eginez. Diru-laguntza hau Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik jaso du, udalaren digitalizazioa sustatzeko. Honen bidez hobekuntza nabariak egiteko asmoa du udalak, horien artean herritarrentzako txartelak eta kutxazainak sortzea, egoitza elektroniko egokitzapen lanak egitea eta kiroldegietako sarbidea kudeatzea.

Durangoko Udalak datozen hilabeteetan garatu nahi dituen hobekuntzak hainbat proiektutara bideratuta egongo dira, besteak beste, herritarrek toki administrazioko atalekin egin beharreko izapide digitalak errazteko.

Horregatik, barne funtzionamendua hobetzeaz gain, eta zibersegurtasuna edo informazio sistemen modernizazioa zabaltzeaz gain, Udalak hobekuntzak egitea aurreikusten du, besteak beste, honako arlo hauetan:

- Herritarren Txartela: txartel unitario bat sortzea, herritarrek hainbat zerbitzutarako sarbidea izan dezaten, hala nola, udal guneetarako sarrera (kiroletakoa, lokal publikoetakoa), kutxazain Herritarren Kutxazainetarako sarbidea, etab.

- Herritarren Kutxazainak: udal eraikinetan kutxazain berriak jartzea eta eskaintzen diren zerbitzuak eta aplikazioak handitzea.

- Egoitza Elektronikoa: egoitza elektroniko atsegina, irisgarria eta segurua lortzeko egokitzapen lanak.

- Kiroldegietako sarbidea kudeatzea: app batez edota Herritarren Txartelaren bitartez eraikinetara sartzea baimentzea.

Horretarako, gobernu taldeak lan ildoak abian jarri ditu, beranduenez 2023ko abenduaren 31rako amaituta egon daitezen, orduan amaitzen baita laguntzak justifikatzeko epea.

“Digitalizaziorako 1.300.000 euroko laguntza bultzada hau garrantzitsua da durangarrek Udalarekin gestioak errazago egin ditzaten. Legegintzaldi honetan ahalegin handia egiten ari gara Udala teknologia berrien bidez durangarrei hurbiltzeko, eta 1.300.000 euro hauek bultzada handia emango diote helburu horri. Garai berriak aurrera doaz, eta administrazioek horietara egokitu behar dugu herritarren ongizatearen alde”, adierazi dute Iker Urkiza eta Jorge Varela zinegotziek.