Udal Gaztedi Mungialdeak praktikak eskaintzen ditu
Eskualdeko gazteentzat, izena emateko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik
Udal Gaztedi Mungialdea programaren barruan lanekoak ez diren 6 hilabeteko praktikak eskaintzen dira. Eskualdeko gazteentzat zuzenduta, izena emateko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Jarduera honen helburua da 18 eta 29 urte bitarteko gazte kualifikatuen enpleagarritasuna hobetzea eta laneratzea erraztea, lanekoak ez diren praktikak eginez esperientziarik ez badute edo esperientzia gutxi badute. Mungialdeko udalerri baten erroldatuta egotea derrigorrezkoa izango da parte hartzeko (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka eta Mungia), baita Lanbiden izena emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa.
Gainera, profesionaltasun-ziurtagiria, erdi-mailako edo goi-mailako lanbide-heziketako titulua edo unibertsitate-titulua izan beharko dute. Sei hilabeteko iraupena duten lanekoak ez diren praktikak dira, eguneko sei orduko lanaldiarekin. Hilean 900 euro ordainduko zaie prakitak egiten dituztenei. Enpresek egindako eskariaren arabera esleituko dira bekak. Informazio gehiago lortzeko gazteplana@mungialdeko-behargintza.com helbide elektronikora idatzi daiteke.
Más en Bizkaia
-
El barrio Demiku de Bermeo celebrará las fiestas de la Candelaria la próxima semana
-
Parte de los okupas del edificio Agarre de Lemoa rechazan la reubicación ofrecida por el Ayuntamiento
-
Detenido el hombre acusado de una "grave agresión" machista en Bermeo
-
Amorebieta organiza un nuevo curso de primeros auxilios