Udalerria garbi mantentzeko beharraz ohartarazteko kanpainari ekin berri dio Bermeoko Udalak. “Herritarrak inplikatzea eta sentsibilizatzea bilatzen duen” egitasmoari hasiera eman diote, Zeurie be bada lelopean, “bizilagun guztiak baikara arduradun”, nabarmendu dutenez. “Denon ardura da herria garbi mantentzea. Hau dela eta, kanpaina hau abiarazi dugu eta datozen hilabeteetan zehar hainbat ekintza aurrera eramango ditugu denok hartzen gaituen marka horren azpian”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

Udalak nahikoa inbertitu du azkenaldian garbiketa sistemak berritzean. Besteak beste, makina ezberdinak bereganatu ditu –hidrogarbigailua,,,–, langileen protokoloak hobetu edota kontenedoreak berriztu. “Baina denon kontua da”, Abaroaren esanetan. Izane re, azkeneko urteetan egin diren inkestetan garbi utzi dute herriko garbitasuna euren kezka nagusienetakoa dela. “Egin ditugun galdeketetan behin eta berriz errepikatu den gaia izan da”, jakinarazi dute.

Irudi berritua garbidekat lanak egiten dituzten ibilgailuetan estreinatuta, Bermeoko etxe guztietara helduko den informazio orria banatuko dute, “Bermeotarrek ekimenaren zergatia ulertu dezaten eta jarrera zibiko eta egokiak izatera bultzatuz”, udal arduradunen esanetan. Azkenik, pipak saltzen diren establezimenduetan azalak bota-tzeko poltsa bereziak ere banatuko dira.