Bermeoko jaiak. Aurreko urteetan bezala, bermeotarrek aukeratuko dute Andra Mari eta Santa Eufemia jaietarako kartel iragarlea. Bada, Kultur Etxean ezarri den kutxan jasotako botoek %70eko balioa izango dute eta Internet bidez jasotakoek %30a. Internet bidez botoa eman ahal izateko https://forms.gle/LovLtvrsDfw9J9Yzbost estekan egin ahal izango da. Epaimahaiak balioan jarri du lanen maila. Izan ere, hamaika proposamenen artean hiru aukeratu dituzte: Alkarregaz, Festixili eta Zure adatsetan nahastuko naz berriro. “Orain herritarren txanda izango da. Uztailaren 12an emango da jakitera aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela”.