Udalerriaren nortasunaren parte nabarmena da. Itsaso barik, ezin litezke ulertu Bermeoko ekonomia, gastronomia edota kultura. Eta urtero bezala, eskaintza turistiko zabala eskainiko dio bisitariari. Izan ere, bermeotarrek eta kanpotik bisitatzen gaituztenek hamaika aukera aurkituko dituzte herrian. Bizi Bermeo 2022 izenburupean, “hainbat ekimen antolatu dira: arrain kontserbak lantzen dituzten enpresetara bisitak, hegaluze eta hegalaburrari buruzko tailerrak, Arrantzaleen Museoan egingo den Izaro erakusketa ikusteko aukera, itsasontzian irteerak, Topabermeo Escape Village-Yinkana, Bermeo Tuna Pintxo Tour…”. Eskuragarri izango den eskaintza zabala izango da. Eta, nola ez, itsasoari eta arrantzari loturikoa.

Itsaoarekin lotura oso estua du Bermeok. Bai historikoki eta baita gaur egun ere. Eta berau da bere turismoaren ardatz nagusienetakoa, bisitariak erakartzeko duen motibazio nagusia. Eta asko dira sektore ekonomiko zehatz honi lotutako enpresak. Bada, udako turismo programak Arrantzaleen Kofradiarako bisitadiak eskainiko ditu, “sareginak eta neskatilak (itsasontzietakoherriko langileak) azalduko digute Bermeoko arrantzari lotutako hainbat gai” esplikatuko dituztelarik. Abuztuko larunbatetan izango dituzte hi-tzorduak. Bestetik, uztaileko asteazken guztietan herriko kontserba enpresek –Arroyabe, Zallo, Campos eta Serrats– euren ateak irekiko dituzte, Bermeoko arrain kontserbak era tradizionalean egiten direla” azaltzeko eta “mundu mailan duten kalitate bikaina ezagutarazteko”. Hegaluzea eta hegalaburrari buruzko dastaketa saioak –abuztuko asteazkenetan– edota Izarorako bidaietan –abuztuak 5 eta 19an, zehazki– parte hartzeko aukera ere plazaratuko dute.

Pandemiak eraginda garai gogorrak atzean uzita, “Bermeok aukera polit eta oso ezberdinak aurkeztuko dizkio bisitariari uda honetan. Herrian bada asko ezagutzeko! Aurkezten dugun eskaintza oso zabala da eta adin guztietara bideratutakoa”, adierazi zuen Bermeoko Udaleko Turismo zinegotzi Kepa Zumetak. Izan ere, udalerrira datozen askoak itsas kutsuko esperientzia bizitzera etorri ohi dira. “Balioan jarri nahiko nuke harreman publiko-pribatua”, esan zuen, bestetik, atzoko prentsaurrekoan. “Izan ere, eskutik aurkezten dugun eskaintza da. Uste dut oso garran-tzitsua dela administrazioa enpresa pribatuekin elkarlanean aritzea, ahalik eta eskaintza hoberena lortzeko. Eskerrak eman nahiko nizkieke Udalarekin batera hau guztia posible egin duten pertsona eta enpresei. Beraien lanik gabe ezinezkoa izango litzateke hau guztia lortzea”, nabarmendu zuen Zumetak.

Bisitak, ziurtauta

“Noski, eskerrak eman nahiko nizkieke nirekin batera gaur hemen daude Bermeo Tuna World Capital erakundeari eta Rural Kutxari. Lehenak lan paregabea egiten du atuna balioan jarri eta honen arrantzaren eta kontserba enpresen mundua herritarrei hurbiltzeko. Bigarrenak, aldiz, sareginen eta neskatilen lana gertutik ezagutzeko aukera posible egingo du. Izan ere, Rural Kutxaren laguntzari esker uda honetan ekimen hau %100ean egin ahalko da. Bisitak segurtatuta egongo dira beraien aportazioari esker”, gehitu zuen Zumetak bere hitzar-tzean.