Getxoko profesionalek, establezimenduek eta elkarteek eta herritarrek doako hainbat ekintza eskaintzeko eta proposatzeko aukera ematea xede duen 'GetxoAktibatu!' programaren edizio berri bat jarriko du martxan Getxoko Udaleko Sustapen Ekomomikoko arloak. Oraingo edizio honetan online zein aurrez aurreko jarduerak eskainiko dira.

Aurten GetxoAktibaTU! programaren helburuak dira:

  • Hiri-ingurunea eta merkataritza-guneak dinamizatzea, merkataritza-ardatzei laguntzeko eta udalerriak dituen negozioei balioa emateko.
  • Bezeroen eta/edo herritarren ezagutzak eta zaletasunak partekatzea.
  • Herritarrei eskaintzea aisialdi osasuntsu eta entretenimenduzko jardueren programa oso bat, beste modu batean gozatzeko helburuaz.
  • Eta udalerriak dituen negozio eta profesional anitzak zabaltzea.

Aurrez aurreko jarduerak egin ezin izan diren hainbat urteren ostean, GetxoAktibaTU!-k Instagrameko online atalean jarraitu du jarraitzaileak batzen. Izan ere, 350 pertsonak baino gehiagok erabili dute #GetxoAktibaTU etiketa inoiz aholkuak eta jarduerak Instagramen zabaltzeko, eta, azken bi urte hauetan, #GetxoAktibaTU etiketadun 13.000 argitalpen baino gehiago sortu dira.

Udalerrian zerbitzu profesionalak ematen dituzten saltokiek, ostalaritza-establezimenduek edo pertsonek beren jarduera hartzeko edo ezagutarazteko interesa badute, aurrez aurre har dezakete parte talde eragileko kide izanik, edo online Instagram bidez.

Informazio gehiago 94 471 36 01 telefono zenbakian edo getxoaktibatu@getxo.eus helbide elektronikoan.