Ondarroako PNVren udal taldeak kritikatu duenez, 2021eko aurrekontuaren likidazioa onartu eta gero, EH Bilduren Gobernu Taldeak haren alde egingo duen erabilera inposatu du, aldaketak edo hobekuntzak proposatzeko inolako aukerarik eskaini gabe. “Horrela esan digute: Hori da EH Bilduren Gobernu taldeak erabaki duena, eta hori egingo da'”, azaldu dute alderdi jeltzaleko eledunek.Jeltzaleek proposamenaren alde bozkatu du, “zaila delako denbora luzez itxaroten ari garen hobekun-tzen aurka egotea”. Hala ere, kritikatu du hobekuntza horiek ez direla nahikoak eta agerian uzten dutela EH Bilduren taldearen ezaugarri den ohiko plangintza-falta. “Egunero sortzen diren beharrei erantzuten dieten inbertsioak edo obrak dira, baina egiturazko beharrei erantzunen falta sumatzen dugu”.

Iazko aurrenkontuaren likidazioak 4.689.144 euroko gerakina izateko ematen dio Udalari. Horri Telesforo Urrestiren ekintza-zorroa baloratuta dagoen 2.005.558 euroak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Herriak Egiten 2022 programako 445.000 euroak gehituz, beraz, “Udalak zazpi milioi euro baino gehiago ditu, aurrekontu arruntaz gain”. Horietatik, gobernu-taldeak 1.423.602,74 euro bideratu ditu osoko bilkuran onartutako aurrekontuaren aldaketaren bidez, eta horietatik 186.138,43 euro hainbat talderentzako diru-lagun-tzetarako, “halere, %65 azken lau urteetako diru-laguntza atzeratuetara zuzendu beharko da”.

Gastu arruntek eta mantentze-lanek 125.299,46 euro hartuko dituzte, eta horien artean Andra Mari jaietarako 74.249 euro nabarmentzen dira. Inbertsioetarako 1,1 milioi euro bideratuko dira, hainbat hobekuntza tarteko, nahiz eta Udal Gobernu “taldearen planifikaziorik eza eta herrirako proiektu eraldatzailerik eza” aurpegiratu dute. l

l Inposaketa. Ondarroako EH Bilduren gobernu taldeak “haren alde egingo duen erabilera inposatu du, aldaketak edo hobekuntzak proposatzeko inolako aukerarik eskaini gabe”.

EAJko eledunek zehaztu dutenaren arebera, EH Bilduk “11 urte daramatzala agintean bere konpromisoak eta hauteskunde-programak bete gabe”. Bete izan balira, adibidez “Kaminazpirako proiektua prest izango litzateke goiko eta beheko zatirako”.

“Zaldupen iragarri zuten aparkalekua eraikita egongo litzateke, aparkalekuen eta udal-brigadarako lekuaren arazoari irtenbidea emanez; HAPO ere onartuta egongo litzateke, eta aukera emango luke orain hitz egiteko ea Udala Celedonio Arriolara lekualdatzen den edo egungo eraikina plaza birgaitzen diren”, diote EAJtik.