Ugaotarrek Bizum edota Nire Ordainketa Wallet bidez egin ahal izango dituzte ordainketak
Ugao-Miraballesko Udalak aurrerapauso garrantzitsu bat eman du, Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako ordainketa sistema berriekin bat eginez. Hemendik aurrera, udalerriko bizilagunek Bizum edota Nire Ordainketa Wallet bidez egin ahal izango dituzte udal-ordainketak, modu seguru eta errazean.
Ordainketa sistema berri horiek Pasabidean alta emanda dagoen eta sistema horiek aktibatuta dituen edozein euskal administrazioren aldizkako ordainketak nah iz errepikatuak gauzatzeko balio dute.
"Bizum" eta "Nire Ordainketa Wallet" bidez ordainketak egin ahal izateko, erabiltzaileek aurretik gestio sinple batzuk egin behar dituzte. Bizum bitartez egiteko, adibidez, erabiltzaileak bere banku erakundearen Bizum zerbitzua ak tibatu behar du. Nire Ordainketa Wallet-en kasuan, Eusko Jaurlaritzaren "Nire Ordainketa Wallet" app a deskargatu beharko du telefono mugikorrean. Bi kasuetan, konfigurazioa osatzeko jarraibide erraz batzuk bete behar dira.
TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA
Ordainketa-bide berri hauek erabilgarri daude jada, eta, adibidez, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko aukera eskaintzen dute. Borondatezko epea, errekargurik gabe, 2022ko ekainaren 1etik 2022ko uztailaren 29ra doa, biak barne. Helbideratuta ez dutenentzat, ordainketa udalerriko banku-bulegoetan (Kutxabank, Laboral Kutxa, Caixabank eta Banco Santander) eta interneten bidez egin ahal izango da, banku-kontu, banku-txartel eta erabilgarri dauden "Bizum" eta "Nire Ordainketa Wallet" bitartez. Horretarako, www.ugao-miraballes.eus webgunean sartu eta "Nire Ordainagiriak" aukeran sakatu behar da. Helbideratutako ordainagirien zorduntze data uztailaren 6a da.
Temas
Más en Bizkaia
-
Un análisis de saliva para determinar el riesgo de padecer cáncer o diabetes
-
El grupo socialista de Galdakao solicita recuperar el parque Máximo Moreno y el entorno del Ibaizabal
-
Comienzan las obras para el paseo que unirá el Guggenheim y el Bellas Artes
-
Arratia estrena una pionera aula multisensorial que dará servicio a colectivos vulnerables de la comarca