Síguenos en redes sociales:

Udal-instalazioetan tonerrak eta kartutzeak biltzeko edukiontziak jarriko ditu Barakaldok

Udal-instalazio desberdinetan inprimagailuen tonerrak eta kartutxoak biltzeko edukiontziak jartzeko erabakia hartu berri du Barakaldoko Udalak, geroz eta jasangarriagoa eta ingurumenarekin errespetutsuagoa den udalerri bat lortzeko.

Tinta-kartutxoak eta tonerrak birziklatzeak onura ekologiko handiak dakartza; hala nola plastiko-tonak eta hondakin solidoak murriztea, petrolioa aurreztea eta planetara isurtzen diren CO2 gasak murriztea. Hori dela eta, Alkatetza, Gobernu Irekia eta Berrikuntza Arloak kartoizko edukiontziak jarri ditu tonerrak eta tinta-kartutxoak biltzeko eta horiek behar bezala birziklatzeko.

Zehazki, edukiontziak honako leku hauetan jarri dira: Udaletxean, Gizarte Ekintzako eraikinean, Arteagabeitiako haur-eskolan, Inguralden, Lasesarreko polikiroldegian, udal-euskaltegian, kultura-koordinaziorako bulegoan, liburutegi nagusian, udalaren musika-kontserbatorioan, Gurutzetako kultur-etxean, Clara Campoamor zentro zibikoan, biltegi orokorretan eta Udaltzaingoaren komisarian.

Kartoia eta olioa birziklatzeaz, edukiontzi marroiaz, edukiontzi zurian arropa eta altzariak biltzeaz zein ontzi arinak eta hondakin normalak birziklatzeaz gain, aurrerantzean, tinta eta tonerra ere birziklatu ahalko da. "Hori dela eta, gure hiria gero eta iraunkorragoa da, eta, horregatik, zerbitzu berri hori erabiltzera animatu nahi ditugu herritarrak, gure hiriko karbono-aztarna murrizten lagunduko baitigu, zalantzarik gabe", adierazi du Gorka Zubiaurrek, Alkatetza, Gobernu Irekia eta Berrikuntza Arloko zinegotziak.