- Bi urtez jarrain ezin izan da ospatu, pandemia zela eta. Baina larunbat honetan, maiatzaren 21ean. Ondarroak bere jai egun handia berreskuratuko du. Alde Zaharra dotore jantziko da, Antxoa Egunaren hogeitabatgarrena edizioa ospatzeko. Udalak, kontserba enpresek eta herriko elkarteek antolatutako jardunaldia, herriko Augustin Zubikarai literatura gizonak zioenari ederki asko ebatuko diete ondarroarrek eta bisitariek: "Maiatzeko lorarik ederrena, antxoa andia", zioen bere Itsas-aize lanean. Hala da Ondarroaren kasuan. Datu bat ematea baino ez da nahikoa: larunbatean era ezberdinetan egundako antxoa jan ahal izango da. Elkarte gastronomikoek, adibidez, 400 kilo antxoarekin 2.100 pintxo inguru prestatuko dituzte, jardunaldian izango diren parte hartzaileen gozagarri.

Pintxo horiek saltzeaz herriko taldeak arduratuko dira Nasa kaleko postuetan, beraien elkarteentzat dirutxo bat ateratzeko asmoarekin. "Pandemia aurreko urteetan fun-tzionatzen zuen formula dela ikusi genuen eta orain ere bide horretatik jarraitzea erabaki dugu", jakinarazi dute Udaletik. "Geure-geurea den produktua erdigunean ipinita, pandemia osteko lehen festa herrikoi handia izango da Ondarroan, eta gogotsu gaude", adierazi du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. Intxoez gain, beste hainbat kontu izango dira egunaz gozatzeko. Kultura edo kirola, beste batzuen artean.

Izan ere, trainerilen Euskadiko Txapelketa ere asteburuan jokatuko da Ondarroako badian; zapatuan kanporaketak eta domekan finalak. Bestetik, "aurtengo berritasunetako bat umeek ere antxoa sukaldatzen ikasteko ikastaroa izango da, Gamarra ostalaritza eskolaren eskutik, herriko frontoian". Gainera, aurtengo zilarrezko Antxoa -merezimendua egin duten herritarrak saitzeko- eguerdiko 14:00etan emango da Alde Zaharrean. Horrekin batera, "2020an Zilarrezko Antxoa irabazi zuten baina pandemia zela eta jaso ezin izan zuten Artibai egoi-tzako langileei ere emango zaie eurei dagokien saria".