Plentziako Udalak hilabete honetan martxan jarriko du "auzoekin Bat" ekimena, herritarrekin komunikazio hobea izateko. Horrela, auzo bakoitzaren beharrak eta eskaerak ezagutu ahal izango dituzu, besteak beste, auzokideekin egindako topaketen bidez.
Ekimenak orain arte egindako udal-kudeaketaren berri emateko ere balioko du. Lehenengo txandan, herritarrekin 6 topaketa egingo dira maiatzean eta ekainean, beste hainbeste auzotan. Aipatzekoa da Udalak beste bi txanda antolatzeko asmoa duela, bilakaera baloratzeko
eta emaitzak 2023ko udaberria baino lehen itzultzeko.
Datozen asteetan, Udalak ekintza batzuen bidez antolatuko du hartu-eman hori. Etxe guztietara eskuorri bat bidaliko da, iradokizunak bete ahal izateko. Dokumentu hori aurrez aurre eman ahal izango da auzoetan programatu diren topaketetan.
Saio horietara joaterik ez badago, espreski dokumentu hori uzteko kalean jarritako postontzien bidez bideratu ahalko da, edota udaletxeko erregistroan entregatuz ere, horretarako aurreikusitako epean. "Auzoekin Bat" ekimenean parte hartzeko epea 10 egun naturalekoa
izango da, auzo bakoitzean aurrez aurreko topaketa egiten den egunetik zenbatzen hasita.
Era berean, ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko prestatutako inprimaki digitala bete daiteke www.plentzia.eus webgunean, edo eskuorriko QR kodea eskaneatuz.
Plentzian erroldatutako 16 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du prozesu honetan. Jasotako hobekuntza guztiek Plentziako herritarren interes orokorra aintzat hartu beharko dute, adibidez, espaloiak egokitzea, hiri altzariak edota argiteri publikoaren hobetzea€ Aipatu behar da, halaber, obra txikiekin edo auzoen mantentze-lanekin lotutako hobekuntzetan oinarritu beharko direla proposamenak, hau da, epe laburrean egin daitezkeenak eta bizilagunen egunerokoa hobetuko duten inbertsio txiki eta ertainak.
"Pandemia-garai honek baldintzatu egin gaitu programatuta genituen proiektu batzuei aurre egin ahal izateko. Egindako lanaren azalpenak eman nahi ditugu, baita agindutakoa aurrera eramateko konpromiso irmoa agertu ere", adierazi du Elixabete Uribarri alkateak. Topaketa horien ideia nagusia da "auzoetara positiboki hurbiltzea eta bizilagunei zuzenean entzutea, beharrak jasotzea, kontutan hartzea, epe laburrean jarduteko, hilabete gutxitan. Uste dugu une egokia dela, pixkanaka-pixkanaka normaltasunera bueltan gaude, gure herriarekin egoteko gogoa dugu. Hala, 200.000 euroko funts bat sortu dugu ekimen honetan sor daitezkeen jardueretarako, guztion onurarako", azpimarratu du Uribarrik.