Bermeoko Udalak bosgarre Erakusleiho Lehiaketa martxan jarri du. Baina lehendabizi, parte hartu nahi duten establezimenduei deia luzatu die udal-administrazioak -apirilaren 6a baino lehen- izena eman dezaten. “Herriko saltokiak indartzea, kontsumoa suspertzea eta erakusleihoak apaintzea” dute helburu nagusi, aurtengoan Bermeo udaberriz jantzia izango daBermeo udaberriz jantzia eta horren arabera apaindu beharko dituzte erakusleihoak lehiakideek.

Udalerriko edozein establezimenduk (berdin du bere jarduera zein den) hartu ahalko du parte, baina kanpoaldera ematen duen erakusleiho bat izan beharko du gutxienez. Sariei dagokienez, kategoria ezberdinetan emango dira: herritarren botuen bidezkoa -500 euro-; negoziotik kanpokoek egindako erakuslehiorik ederrena -500 euro-; eta azkenik abeek egindakoa -beste 500 euro-. Lehiaketa maiatzaren 2tik 14ra egingo dela aurreratu dute eta izena emateko www.bermeo.eus duen eskaera orria bete beharko da edota Udalaren egoitza elektronikoaren bidez entregatu beharko da parte-har-tzerako eskuorria.