Síguenos en redes sociales:

Martxoaren 17tik 27ra ospatuko da Ermuko kazolatxoen X. lehiaketa

Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta iazko edizioa bertan behera geratu behar izan eta gero, Ermuak aurten berreskuratu egingo du Lobiano Gastronomia Elkarteak antolatutako kazolatxoen lehiaketa. Datorren ostegunean, martxoak 17, hasi eta hilaren 27an amaituko da. Hamar egun horietan, udalerriko hamar establezimendu haien artean lehiatu egingo dira,

Gozamen eta mokadu eskaintza datorren asteko ostegunean (hilak 17) hasiko da eta hurrengo igandera arte (martxoak 27) mantenduko da herriko tabernatan. Egun horietan lehiaketan parte hartzen duten kazolatxoak 1,90 €tik 2,00 €ra bitarteko prezioan gozatu ahal izango ditugu, establezimenduaren arabera.

Antolatzaileek liburuxka argitaratu dute, establezimenduaren izena, proposamenaren izena, osagaien deskribapen laburra eta argazki batez. Lehiaketan parte hartzen duten kazolatxo gehienak gai dira gure zuku gastrikoak esnatzeko eta listua aterarazteko. Barazkiak, arraina, haragia, lekaleak, itsaskia eta baratzeko produktuak, gustuko edari batekin uztartzeko formatu txikiko goi-sukaldaritzako benetako elaborazioetan.

Laburbilduz, hamar egun herriko sukaldariez eta beraiek prestaturiko produktuez gozatzeko, baita lagun artean mokadutxoak dastatzeko ere.

Lehiaketa hau ez zen iaz antolatu pandemia garaian, nahitaezko geldialdi horren ondoren eta urte batez bertan behera utzi ndoren berrindartuta datorkigu, jendearen gogoa beste. Lehiaketa martxoaren 17tik 27ra bitartean egingo da, Lobiano Gastronomia Elkarteak antolatuta. Ermuko Udalaren, Bodegas Valdemar' enpresaren eta banketxe baten babes eta laguntza ekonomikoa du.