Mungian ospatuko da larunbat honetan Mungia Atletismo Taldeak antolatutako lehen trail running lasterketa. Kirol-proba hau hasiera bat da, eta jarraipena izatea lortu nahi dute. Antolatzaileek espero dute ibilbide luzea eta arrakasta izango duela, udalerriko kirol-hitzordu garrantzitsuenetako batean bihurtuz. Eta lehenengoa izateko ezin da modu hobean hasi, 350 kirolari inguru izango baitira irteeran eta parte hartuko dutenak, probak izango dituen bi modalitateetako batean. Lasterketak, gainera, bere alde solidarioa izango du, parte-hartzaile bakoitzeko euro bat Bihotzez Elkartera bideratuko baita, eta Saneamientos Mungiak ere ekarpen bat egingo du.

Urte hasieran herri krosa bertan behera utzi behar izan zuten, ibilbide luzeko proba, parte-hartzaile asko biltzen dituena. Baina Mungia Atletismo Taldetik kirol arloan aparteko ekarpen bat egin nahi izan dute, mendiko lasterketa honen antolakuntzarekin. "Azken bi urteotan arrakasta handia izan du trail running-aren praktikak, klubaren barruan zein kanpoan", azaldu dute klub mungiarretik. Gero eta jarraitzaile gehiago irabazten ari den praktika bat da, eta gainera lasterketaz gain, natura ere du protagonista; lasterketak mendi-eremuetatik edo beste kirol-proba mota ba- tzuetan hain ohikoa ez den lurretatik igarotzen baitira.

Mungia Atletismo Taldeak antolatutako kirol-proba honetan parte hartzeko, atleta, mendizale edo kirolari guztiek har dezakete parte, betiere araudian adierazitakoa betetzen badute. Gehienez 600 parte-hartzaile aurreikusi ziren (2 probak batuta). Baldintza ba-tzuen artean, bi lasterketetan parte hartu ahal izateko nahitaezkoa da 18 urte beteta izatea. Bestalde, antolatzaileek adierazi dutenez, probak ahalik eta jasangarriena eta ingurumenarekiko ardura- tsuena izan nahi du. Horretarako, hainbat arau hartuko dira kontuan. "Lasterketa gehiena edertasun natural handiko lekuetan egiten da, eta, beraz, guztion betebeharra izango da ingurunea babestea, hondakinak botatzea saihestuz", azaldu dute klubetik.

Trail running-eko zaleen gorakada horri erantzuteko, "gure eskualdean, Euskadin bezala, hainbat ekitaldi antolatzeko asmoa dugu", adierazi dute Mungiako klubetik.

Larunbatean, hilaren 12an, momentuz, bi lasterketa mota izango dituen proba egingo da. Ildo horretan, 11 kilometroko distan- tzia laburreko proba bat eta 24 kilometroko trail luzeko beste lasterketa bat izatea aurreikusi da. Beraz, modu errazagoan parte hartu ahal izango da, eta beste modu batean, proba luzeena, ahalegin handiagoa eskatuko duena. Antolakuntzatik espero dute lasterketaren egunean Mungiara hurbilduko den jendea egotea eta hori hirugarren sektorean ere nabarmentzea, giroa egotea.

Bi ibilbide. 11 eta 24 kilometro. Ibilbide osoa behar bezala seinaleztatuta egongo da, ondo ikusteko moduko seinaleekin eta baliza-zintekin. Lasterketa laburra helmugako arkuan hasiko da, udaletxearen parean, eta proba Elordigane, Gondramendi eta Markaida ingurutik igaroko da, 11 kilometroko distantziarekin eta 446 metroko desnibel positiboarekin. Distantzia luzeari dagokionez, Udaletxetik irtengo da eta Elordigane, Gondramendi-Tallu-Jata ingurutik igaroko da 24 kilometroko ibilbidea egiteko eta 1276 metroko desnibel positiboa gainditzeko.