Datorren ostiralean, martxoak 11, arratsaldeko 20:30etatik aurrera, Ermua Antzokiak Travis Birds abeslariaren 'La costa de los mosquitos' izeneko disko berriaren aurkezpen-kontzertua jasoko du. Sarrerak 12 euroan eskura daitezke dagoeneko.
Travis Birds izen artistikoa da, ez baitu aitak eta amak jarritakoa erabiltzen, helduen gizartean bere bidea eta nortasuna bilatzean krisi existentzial izan ondoren. Hogei urterekin berri jaio zela esan ohi du. Etxean aurkitu zuen gitarra zahar batekin ikasi zuen jotzen eta konposatzen, ahizpa bikiak bakarrik entzuten zituen abestiak. Diseinu grafikoa ikasi zuen eta bere lanaren diru-sarreretatik musika ikasketak ordaindu zituen. 2012an lehen aldiz jo zuen jendaurrean, eta 2016an argitaratu zuen bere lehen diskoa, 'Año X' titulukoa, mikro mezenasgoaz baliatuz.
2018an, berarengan interesa agertu zuen diskoetxe batek, sare sozialetan 'Coyote' abestia entzun ondoren, zeina 'El embarcadero' (Moviestar+) telesaileko abesti nagusi bilakatuko zen, ospearen ateak irekitzen hasiz. Abesti hori izan zen bere ibilbide musikalaren lehen bultzada handia. 2019an Tributo a Sabina diskoan parte hartzera gonbidatu zuten. 'Ez hain gaztea, ez hain zaharra'. Alejandro Sanz, Amaral, Robe Iniesta edo Vanesa Martín artista ospetsuekin batera. Travis Birds izan zen guztien artean ezezagunena eta «19 egun eta 500 gau geroago» titulukoa interpretatu zuen. Oso harrera ona jasoz eta asko zabalduz.
2021ean, diskoetxe berri batekin, bere lanik berriena argitaratu zuen, eta Ermuara biran ekarriko duena: 'La Costa de los Mosquitos'.