“Irisgarritasun Planaren eguneratzea” helburu jarrita, plangintza burutzeko parte hartze prozesua jarri du martxan ondarroako Udalak, “udal-langile, teknikari, ordezkari politiko eta herritarrekin batera burutuko dena”. Gaurko ezarri dute lehen hitzordua, 18:00etan Kofradia Zaharrean.

“Urtearekin batera martxan jarri den prozesuaren hurrengo pausoa udalerriko irisgarritasunaren diagnostiko partekatua egitea izango da”, Hala jakinarazi dute daleko ordezkariek. “Irisgarritasuna bermatzea eta genero ikuspegia txertatzea lege betekizunak izanik, ezinbestekoa da herritarren parte-hartzearen bitartez egitea”.

Gai hauei buruz arituko dira ondarrroarrekin batera egingo duten gaurko batzarrean: segurtasuna eta babesa espazio publikoan, zaintza lanak eta zaintzaren mugikortasuna eta denboraren kontziliazioa eta erantzunkidetasuna. bestetik, parte-hartzerako bi une proposatzen dituzte. Diagnostikoa, partekatua izango dena, otsailean zehar egingo dute. Udalerriko espazio eta ekipamendu publikoen irisgarritasun maila dianostikatu eta arazo larrienen zerrenda osatu nahi dute. “Aurrez-aurreko saioen ondoren martxan jarriko da galdetegi digitala, arazoak mapa gainean jartzen lagunduko diguna”. Bestetik, apirilean zehar jarduketak lehenestuko dituzte. “Prozesu honetan ez ditugu hirigintzan adituak behar, Ondarroan bizitzen arituak baizik”, nabarmendu dute plana egiteaz arduratzen den enpresatik. Saioak edozein bizilagunentzat irekiak izango dira.