Lurraldean mendekotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetze aldera, etxeTIC zerbitzua eguneko zentro gehiagotan ezarriko du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Laguntza-zerbitzu aitzindari honetan prestazio teknologikoak eta harremanetakoak (presentzialak eta telematikoak) uztartzen dira erreferentziako eguneko zentro batetik. Zerbitzuaren edukia eta ezaugarriak arautzen dituen foru dekretua joan den abenduaren 30ean argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.

Zerbitzua Bilboko Etxaniz zentroan ematen da dagoeneko. etxeTIC eredua aplikatzen den lehen eguneko zentroa da. Joan den urrian zabaldu zenetik mendekotasunean dauden 65 pertsonak zerbitzua jasotzen dute etxean. Pertsona horiek etxeko zaintzen ekosistemari laguntzeko planak dituzte; plan horietan mendekotasunean dauden pertsonak eta beren zaintzaileak artatzeko ekintza pertsonalizatuak daude, eta horien osagarri laguntza-teknologiak, tableta eta jardun-eskumuturrekoa, monitorizatuta edukitzeko eta arriskuei aurrea hartzeko. Horrez gainera, Etxaniz zentroan beste 15 pertsonak eguneko zentroen ohiko arreta jasotzen dute.

ZENTRO GEHIAGO ETXETIC EREDUAREKIN

Bilboko Etxaniz zentroaren ondoren etxeTIC eredua Etxebarrin, Zallan eta Basaurin ezarriko da.

Etxebarriko eguneko arreta-zentroak etxeTIC zerbitzua eskainiko du, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei eta haien zaintzaileei zerbitzua emateko, bai udalerrian, bai Bilboko inguruetan. Lizitazio-prozesua atzo itxi zen; lau eskaintza aurkeztu dira. Uste da udarako zerbitzua abian izango dela udalerri horietan.

Etxebarriko zentroan udalerrian eta Bilboko ondoko auzoetan mendekotasunean dauden pertsonei eta beren zaintzaileei emango zaie arreta. Lizitazio-prozesua atzo itxi zen; lau eskaintza aurkeztu dira. Uste da udarako zerbitzua abian izango dela udalerri horietan.

Enkarterrin aztertzen ari dira zer beharko den zerbitzua abian jartzeko Zallako Udalak lagatako lokalean.

Bilbo (Etxaniz zentroa), Etxebarri eta Zallaren (Enkarterri) ondoren, hurrengo etxeTIC zentroa Basaurin ezarriko da. Hain zuzen ere, Udala hasita dago tramiteak egiten Aldundiari lokal bat lagatzeko zerbitzua egiteko. Pneumatikoak biltzeko eraikina desafektatuko da, eta eraldatu egingo da adineko pertsonei zerbitzua emateko Aldundiarekin sinatuko den akordio baten bidez.

Beraz, Bizkaiko Foru Aldundia gutxika-gutxika, baina etenik gabe, zerbitzu berri hau zabaltzen ari da herritarrei etxean bertan ematen zaien iraupen luzeko arreta hurbileko zentro batetik sustatzeko, teknologia berriek ematen dituzten aukerez baliatuz, eguneko zentroetan ematen den arreta presentzialaren osagarri gisa.