Basauriko Udalak udalerriko jabekideen erkidegoetan bederatzi igogailu jartzeko diru-laguntzak eman zituen. Igogailuak jartzeaz gain, Udalak bana-tzen dituen laguntzen artean, eraikinetako irisgarritasuna hobe-tzeko beste ekintza batzuk ere sartzen dira. Horrela, 17 auzo-komunitatek jaso ahal izan zituzten laguntza horiek iaz.

Basauriko Udala jarduera asko egiten ari da udalerriko irisgarritasuna hobetzeko. Baina ez da espazio publikoetan bakarrik egiten ari; izan ere, gobernu-taldea ere laguntzen ari da jabeen komunitateek beren etxebizitzetako eraikinetan irisgarritasuna hobetu ahal izan dezaten. Zentzu honetan, Basauriko Udalak 108.116 euro bideratu zituen 2021. urtean igogailu nahiz eskailera-igogailuak jartzeko eta sarguneetako kotak beheratzeko dirulaguntzetara. Era berean, beste 47.000 euro eman ziren EIT txostenean adierazitako obrak egiteko laguntzetan.

Esan bezala, laguntzak etxebizitzetako eraikinetan igogailu nahiz eskailera-igogailuak jartzeko eta sarguneetako kotak beheratzeko bideratu behar dira. 2013ko urtarrilean, Basauriko Udalak, etxebizitzen eraikinetan “igogailuak jar zitezen bultzatzeko eta, hartara, herriko etxebizitza-parkearen irisgarritasuna hobetzeko”, udal-araudi teknikoa aldatu eta igogailuak jartzeko baldintzak malgutu zituen, azaldu dute Udaletik. Horren ondorioz, behar den gutxieneko hutsunea 20 zentimetro jaitsi zuten, 26 eta 50 erabiltzaile bitarteko blokeetan.

Jabekideen erkidegoek igogailuaren aurrekontuaren %20ko dirulaguntza jasotzen dute, gehieneko muga 10.818 euro izanik; zenbateko hori bi alditan ordaintzen da, bata lanak hastean eta bigarrena amaitzean.

Hori dela eta, “lizentzia ematea eta dirulaguntzaren ordainketa ez dira beti urte berean gertatzen, bi ekitaldi edo gehiago ere igaro daitezke laguntza osorik ordaintzen den arte”, diote. 2021. urtean likidatutako 108.116 euroekin, Basauriko Udalak jabekideen bederatzi erkidegori eman zizkien dirulaguntzak igogailua jartzeagatik, beste bi erkidegori eskailera-igogailua jartzeagatik, eta beste seiri sarguneetako kota beheratzeagatik. Beraz, irisgarritasunarekin lotutako alderdiren bati dagokionez, 17 etxebizitza-eraikin hobetu dira, gobernu-taldeak horretarako laguntzak eman dituelarik.

Ikuskapen Teknikoa Etxebizitzak birgaitzeko herritarrei “laguntza ekonomikoak emateko ildo berari jarraikiz, 2013ko uztailean Basauriko Udalak laguntza-programa bat abiarazi zuen berrogeita hamar urte baino gehiago dituzten eraikinetako jabekideen erkidegoei zuzenduta”, Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren (EIT) txostenean adierazitako obrak egitearren.

Basauriko Udalaren laguntza hauek dirulaguntza baten bitartez ematen dira. Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko “obraren aurrekontuaren arabera zehazten da. Horrela, lanen aurrekontua 10.000 eurotik 40.000 eurora bitarte baldin bada, 1.000 euroko dirulaguntza jasoko dute, eta aurreikusitako kostua 40.000 eurotik gorakoa baldin bada, 1.500 euro jasoko dituzte”. 2021ean, Basauriko Udalak jabekideen 35 erkidegori eman zizkien laguntzak horrelako lanak egiteko; guztira 47.000 euro izan ziren.