Azken urteotan egindako lanari jarraipena eman nahi dio Lea Artibai eskualdeak. Markina-Xemeinen kokatutako Berrikuntza gunean atzo aurkeztu zuten jendaurrean Leartibai fundazioa, eskualdearen garapen ekonomikoaren aldeko apustua "berretsi eta indartzeko". Gobernantza-eredu berria ezarrita, lehendik egindakoari eutsi eta sinergiak eragitea du erakunde publiko-pribatuak, hainbat alorretan. Epe luzerako apostua, "Azaro fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak egin duten lanaren fruituetatik abiatuko den bide berria markatu da".

"Leartibai Garapen Agentzia eta Azaro Fundazioaren sorrera bultzatuz. 10 urte geroago, apustua sendotzeko, Leartibai Berrikuntza Gunea eraiki zen, eskualdeko ekintzailetza, ikerketa eta berrikuntzaren gotorlekua. Eta orain, beste hamarkada baten sartuta, mugarri berri bat kokatzera gatoz", adierazi zuen fundazioaren prsidente postua beteko duen Luis Egurrolak, Markina-Xemeingo alkateak. "Alde desberdinen eta pentsamolde anitzen arteko adostasunaren eta elkarlanaren emaitza da honakoa. Indarrak batuz, sinergiak aprobetxatuz, elkar elikatuz eta elkarrekin eraginez, gehiago ez ezik, indartsuago ere bagarelako", adierazi zuen. Ostean, Ainhoa Arrizubietaren txanda izan zen, erakundearen zuzendari nagusi papera beteko duena. Eta helburu izango dituen alorren gainean aritu zen, Sei izan zituen adierazpide, baita etorkizunerako zehaztu diren helburuak ere, zenbakitan. Ekintzailetzaren aldeko apostua mantentzea, "talentua sortu, erakarri eta mantentzera zuzenduta"; eskualdeko industria sarearen lehiakortasunean eragitea, "25 enpresa industrialen lehiakortasuna hobetuko duten berrikuntza proiektuak garatuz, digitalizazioa eta jasangarritasuna oinarri hartuta";merkataritza sustatze, tokian tokiko eta sektorearen lehiakortasuna hobetuz; turismoan inguruko 40 enpresekin elkarlanean, "Lea Artibai helmuga erakargarria izateko lanean jarraitu"; langabezian dauden eskualdeko herritarren laneratze-gaitasunak hobe-tzea; eta azkenik, landa garapenaren alorrean, eskualdeko allartearen ordezko izango da fundazioa. Orohar, Arrizubietaren esanetan, "Lea-Artibai eskualdea Bizkaian erreferente bilakatuko duen toki garapenerako proiektuak identifikatuko ditugu".

Ekitaldiak enpresa sektore desberdinen arteko solasaldia izan zuen, etorkizunerako erronakak zeintzuk diren analizatzeko, baita Bizkaiko bertsolaritza txapela jantzi berri duen Nerea Ibarzabal markinarraren partaidetza ere. Eskualdeko udalerrien alkateak izan ziren berta, baita Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Ainara Basurko, Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatua eta Cristina Mugica, erakundeko Lurralde Lehiakortasuna eta Turismoa Sustatzeko zuzendari nagusia. Eta erronkari gogoz ekiteko gombitea egin zuen Rementeriak. "Indartsu jaio den erakundea da, eskualdeko garapen ekonomikoaren ikuspegi integralarekin, eta elementu bereizgarri batekin, pertsonek duten balioa eragile eraldatzaile gisa". Beste eskualdeetan be antzerako akimenak gorpuzteko beharraz aritu zen eta nola baliabideen kontuan, eta baita mota orotariko egitasmoak aurre ateratzeko orduan, Aldundiaren "babes osoa" izango dutela aurreratu zuen.

Txikitasunean handi

Iazkoan ekin zioten erakunde berria jaioaratzeko azken izapideak. Baina ekimena orain dela bi urte jaio zela gogoratu zuten. Bere txikitasunean handi izateko proposamenari tinko eutsi diote Lea Artibain. Aro berriari ekiteko mugarria ezarrita, fundazioak garepen ekonomikoan egingo du bere ekarpena, lehen Azaro fundazioak eta Lea Artibai landa garapenak egiten zuen paper berbera betez. Erakundearen patronatuan alor horretan berebiziko garrantzia duten beste zenbait eragile ere dira presente:patronatua eskualdeko garapenerako ezinbestekoak diren eragileek osatzen dute; Lea Artibai Ikastetxea, Leartiker zentro teknologikoa, eskualdeko 12 udalak, Bizkaia Sortaldeko Industrialdea S.A., Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkartea, Lea Artibaiko Landa Garapen Alkartea eta Fundazioko langileak dira bertan.