Eraldaketa digitalerako diru-laguntza lerro berri bat ireki du Getxoko Udalak
Getxoko Udalak diru-laguntza lerro berri bat jarri du abian eraldaketa digitalerako, «Merkataritza digitala!» proiektuaren barruan. "Udalerriko merkataritza-jarduerarekin lotutako eraldaketa digitaleko proiektuak edo mikro-proiektuak bultzatzea" du helburu, bai barne-kudeaketan, bai bezeroekiko merkataritza-kanalean. Horretarako, 30.000 euroko aurrekontu-partida bideratu du, Getxo Ekinez planaren barruan.
Prozesuak honako hauek izan daitezke: erosteko, saltzeko, kudeatzeko, Bai Tiket-era egokitzeko, komunikazio eta presentzia digitalerako kanal berriak ezartzeko, online saltzeko...
Iñigo Urkitza Ekonomia Sustapeneko zinegotziak adierazi duen bezala, “eraldaketa digitala bizkortu egin da azken bi urteotan, COVID-19ak sortutako pandemiaren ondorioz eta zuzenean eragin die lehiakortasuna hobetzeko kudeaketa modu nabarmenean doitu behar izan duten enpresei. Gobernu taldeak digitalizazioa Getxoko merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko funtsezko faktore gisa ikusten du beraz, saltokiek planteatzen dituzten aldaketak askotarikoak izan daitezke, beren izaeraren eta beharren arabera, bai barne-kudeaketan, bai bezeroarekiko merkataritza-kanalean”.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak eta ordainketak 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira, eta laguntza zenbateko osoaren %40ra mugatuko da gehienez ere (1.000 euroko mugarekin onuradun bakoitzeko).
Laguntza horiek eskatu ahal izango dituzte pertsona autonomoek eta 10 langile baino gutxiagoko enpresek. Getxolanek (doako aholkularitza-zerbitzua) edo kanpoko aholkularitza batek (Getxolanen oniritziarekin) garatutako plan digital bat izan beharko dute.
Eskaerak aurkezteko lehen epea apirilaren 4tik 30era izango da.
Temas
Más en Bizkaia
-
Jesús María, frutero: “Las uvas se siguen usando, pero los jóvenes se han pasado a las chuches”
-
Bizkaia mantiene en 10 los fallecidos en carretera pese al aumento de la mortalidad en Euskadi
-
Bizkaia despide 2025 desde las cimas y da la bienvenida a 2026 con botas de monte
-
Bizkaia ampliará en 2026 las zonas tensionadas y limitará el alquiler en más de la mitad de su población