Amorebieta-Etxanoko Udalak 59.000 euro inguruko aurrekontua bideratu egingo du Etxanoko frontoiko komuna eta aldagela berritzeko lanak egin ahal izateko. Aurreikusi egin da hiru hilabeteko epean egitea. Momentuz, Udalak lizitaziora atera egin du proiektua.
Egungo komunak eta aldagela orokorrean egoera onean dauden arren, ez dute bainugela egokiturik; horrez gain, estaldurak ere hondatuta daude, eta tarteka ur filtrazioak izaten dira teilatutik. Hori horrela, Amorebieta-Etxanoko Udalak komuna berregokituko du, komun irisgarria eta egokitutako dutxa egiteko, eta aldagelari distribuzio berria emateko. Hala, gune berriak izango ditu: sarrera zabalago bat, harraska industrial bat, haurrentzako aldagailua izango duen komun konbentzional bat, egokituak izango diren komun eta konketa bat, eta irisgarria izango den dutxa eta banku osagarri bat. Era berean, teilatu berri bat egingo da oraingo xafla iragazgaitzak, teila eta euri-uren sistema ordezkatzeko.
Instalazioak egokitzeari dagokionez, berregokitze lanekin honako hauek aurreikusten dira: ur hotzaren eta beroaren hornidura; euri-uren eta hondakin-uren hustuketa; argiztapen naturala eta artifiziala; larrialdietako argiztapena; larrialdietako sakagailua; elektrizitate-konexioak; eta aireztapen naturala eta mekanikoa. Balizko ekipamenduari dagokionez, termo elektriko bat jartzea aztertzen ari da Udala, batez ere dutxarako ur bero sanitarioa lortzeko.
Bestalde, Amorebieta-Etxanoko Udalak skatepark berri bat egingo du Zubiondo parkean.