Ekintzaileentzako 2021-2022 urterako diru-laguntzen deialdia irekita dago
Sestaoko Udalak eta Behargintza Zentroak aste honetan jakinarazi dutenez, ekintzaileei laguntzeko 2021-2022 aldirako diru-laguntzen deialdia ireki da. Programa hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Ekintzailetzako Tokiko Proiektuen esparruan sartuta dago, eta izena emateko epea abenduaren 14an (asteartea) 14: 00etan amaituko da.
Deialdiak 2 programa mota hartzen ditu:
Enpresa-ideia bat garatzeko laguntzak: 1000€
Enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzak: 1.500 €
Diru-laguntza, programa bietan, % 15 handituko da ekintzailea emakumea bada, eta beste % 15, parte-hartzaileak 18 eta 30 urte bitarteko adina badu.
Hori guztia Lanbidek horri buruz argitaratutako araudiak ezartzen dituen betebeharrak betetzera baldintzatuta dago.
Programa hurrengo abenduaren 15ean hasiko da eta 2 hilabete iraungo ditu enpresa-ideia garatzeko; 3 hilabete, berriz, enpresa-jarduera berriak abian jartzeko.
Programaren onuradunak Sestaon erroldatutako 16 pertsona izango dira, langabetuak edo, gehienez, %30eko lanaldia duen lanaldi partzialeko kontratu batekin dihardutenak.
Enpresa-ideien programara 10 plaza bideratuko dira; enpresa-jardueretara, aldiz, 6.
Eskabideak eta haiekin doan dokumentazio guztia fisikoki entregatuko dira Udal Erregistroan edo Udaleko erregistro elektronikoko "instantzia orokorraren eskaera" erabiliz. Edozein informazio-mota nahi izanez gero, Behargintzara bertara jo daiteke edo Behargintzaren webgunea (www.behargintzasestao.com) ala Udaleko webgunea (www.sestao.eus;) erabili ere bai. Horietan deskargatu ahal izango dira eskabidea, entregatu behar den dokumentazioarekin, laburpenarekin eta araudiarekin batera.
Temas
Más en Bizkaia
-
La cuarta etapa de la Itzulia afectará a los recorridos de Galdabusa y Bizkaibus por Galdakao
-
'Torrente presidente' filma proiektatuko du aste honetan Ermua Antzokiak
-
Las mujeres gitanas alzan la voz en Bilbao: "Quiero sentirme libre porque soy una ciudadana con derechos"
-
Bilbao licita el nuevo contrato de Bilbobus por 538 millones de euros