BBUPen absorbatzea salatu du EH Bilduk
Erabakitzerako orduan ez delaa "irizpide tekniko-ekonomikorik" gailendu diote, "erabaki politikoak" baino
Busturialdeko EH Bilduk agerraldia egin zuen atzo, datorren urtarriletik aurrera Busturialdeko Ur Partzuergoa (BUP) osatzen duten udalerriak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergora (BUPP) pausoa emango dutelako. “Zerbitzuaren zentralizazioan edota monopòlioaren kontzolidazioaren gerizpean irizpide tekniko-ekonomikorik eza dagoela” adierazi zuten, “erabaki politikoa” baino. Bizkaian nagusi den partzuergora pasatzean funtsezko giza eskubide den uraren kudeaketa “enpresa pribatuen esku uztea” salatu zuten.
“Guk publikotik publikora kudeatzearen alde egiten jarraitzen dugu” esan zuten Busturialdeko EH Bilduko arduradunek. “Absorbatze honek, integrazio deitzen dinak EAJk, ziurgabetasuna bakarri eskaintzen digu”. azaldu zuen Eako alkate Iratxe Arriolak. “Badakigu hurrengo hiru urteetan %5a igoko dela uraren tarifa, baina zer gertatuko da hauteskundeen ostean? Inork ez du horretaz hitz egin nahi, akaso badakitelako azpiegituretan inbertituko diren 100 milioi euroak gure tarifen bitartez ordainduko direla”, nabarmendu zutenez”.
Temas
Más en Bizkaia
-
El Consorcio de Aguas bate su récord de inversiones con 354 millones el próximo cuatrienio en Bizkaia
-
Maiatzaren 14ra arte eskatu ahal izango dira euskara ikasteko dirulaguntzak
-
Juan Mari Aburtok harrera egin dio Turkiako enbaxadoreari
-
El encuentro tradicional del Baile de la Era cambia de ubicación en Bilbao