JA! Jaialdiaren barruan

Harrera bikaina izan du berdintasunari buruzko umore grafikoaren eskola-lehiaketak

09.10.2021 | 18:47
Berdintasunari buruzko umore grafikoaren eskola-lehiaketa.

Berdintasunari buruzko umore grafikoaren eskola-lehiaketak harrera bikaina izan du. Guztira 212 bineta aurkeztu egin dura JA! Umorezko Literaturen eta Artearen VI. Nazioarteko Jaialdiaren barruan antolatutako ekimen honetara.

Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHko 4. mailara arteko ikasleen sari-banaketa gaur goizean egin da, eta bertan izan dira sail horretako diputatu Teresa Laespada eta JA! jaialdiko idazle eta zuzendarikide Juan Bas.

Laespadak adierazi du oso garrantzitsua dela eskola-umeek binetak sortzeko egiten duten hausnarketa, desberdintasunak aztertzen dituztelako eta umorezko diskurtso bat eraikitzeko ahalegina egiten dutelako.

Jaialdiaren filosofiarekin bat, umorea kultura- eta hezkuntza-tresna bat da, eta funtsezko baliabidea izan daiteke geletan adimena eta sormena garatzeko. Era berean, lengoaia horren bitartez, ikasleek ikuspegi kritiko berri batetik aztertu eta interpretatu dezakete errealitatea.

Honako hauek jaso dituzte sariak: Saida Belbaroudi Vaca (6. LH/EP, Mujika Eskola), Javier Díez Valle Inclán (1. DBH, Nuestra Señora de la Merced Ikastetxea), Oihane Menchaca Perales (2. DBH, Nuestra Señora de la Merced Ikastetxea), Nerea Martínez de Artaza (3. DBH, Nuestra Señora de las Mercedes) eta Uxue Rodríguez (4. DBH, San Pedro Apóstol Ikastetxea).

Koronabirusak sortutako pandemia-egoera gorabehera, 212 bineta aurkeztu dira:

  • Lehen Hezkuntzako 6. mailako kategorian 14 bineta aurkeztu ziren
  • DBHko 1. mailako kategorian 52 bineta aurkeztu ziren
  • DBHko 2. mailako kategorian 87 bineta aurkeztu ziren
  • DBHko 3. mailako kategorian 42 bineta aurkeztu ziren
  • DBHko 4. mailako kategorian 17 bineta aurkeztu ziren
noticias de deia