Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarriko ditu sare sozialei buruzko lantegiak, martxan jarri berri duen 'Bziber' izeneko proiektuaren barruan. Hala, urriaren 16tik 24ra bitartean, Igorre, Durango, Elorrio eta Berrizko gazteek proiektu honetan parte hartzeko aukera izango dute. Ekimena 2007 eta 2010 urteren artean jaiotako gazteentzako bideratuta dago.

Lantegi hauen helburua gaztetxoei euskarazko erreferenteak erakustea eta euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzera animatzea da, sareko plataformetan euskararen erabilera areagotzeko asmoz; eta baita sare sozialen erabileraz jabetzea eta norbere irudiak grabatzearen ondorioez hausnartzea ere.

Izen-ematea www.bziber.eus webgunearen bidez egingo da, urriaren 6tik 13ra bitarte. 11 eta 14 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute; hain zuzen, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek, eta izena emateko, webgunean jasotako inskripzio-fitxa betetzea baino ez dago. Partaidetza zabala da, edonork eman dezake izena, nahiz eta ez egon erroldatuta udalerri edo eskualde horietan.

YouTuben euskararen erabilera zabaltzeko asmoarekin sortu da Youtubeskolak; izan ere, Youtube da gazteek euren aisian ikus-entzunezko edukiak ikusteko, partekatzeko eta trukatzeko gehien erabiltzen duten kanaletako bat.

Ekimenean parte hartuko dutenek aukera izango dute YouTuben bideoak sortzeko, editatzeko, produzitzeko eta post-produzitzeko eta kanalak sortzeko eta kudeatzeko. Ikastaroetan gai interesgarriak landuko dira benetako youtuber bihurtu nahi dutenentzat, esaterako:

Gaztetxoekin zenbait plataforma teknologiko aztertuko dira (Instagram, Tik-tok, Twitch...), eta batez ere ikus-entzunezkoen sorkuntzan eman beharreko urratsetan trebatuko dira: ideia pentsatu, gidoitxo bat egin, irudiak grabatzeko teknika egokiak aztertu, editatzen ikasi, eta abar.

Horrekin batera, sarean bideogintzan dauden euskarazko erreferenteak ezagutuko dituzte, eta tresna teknologiko horien erabileraz hausnartu eta euskarazko edukiak sortuko dira talde giroan. Saioak 4 ordukoak izango dira, eta lekuaren arabera goizez edo arratsaldez izango dira. Ez da bestelakorik eraman behar, ondo pasatzeko eta ikasteko gogoa baino ez.

Tailer bakoitzean 15 plaza izango dira. Eskaerak plazak baino gehiago balira, zozketaz izendatuko dira. Zozketak tokian toki kudeatuko dira; zozketak urriaren 14an egingo lirateke.

IKASTAROEN ORDUTEGIAK ETA DATAK

Igorre:

  • Urriak 16, larunbata, 16:00 - 20:00, Lasarte Aretoa
  • Urriak 17, igandea, 09:30 - 13:30, Lasarte Aretoa

Durango:

  • Urriak 23, larunbata, 16:00 - 20:00, Berbagunean.
  • Urriak 24, igandea, 16:00 - 20:00, Berbagunean.

Elorrio:

  • Urriak 24, igandea, 9:30 - 13:30, Ametsolan.

Berriz:

  • Urriak 23, larunbata, 9:30 - 13:30, Kultur Etxean.