Bizkaibusek murriztuko ditu Lekeitiorako zerbitzuak asteburu honetan

02.09.2021 | 16:58

Aurten ere, Antzar Egunaren ospakizuna bertan behera utzi dute koronabirusa dela-eta. Hala ere, Lekeitioko Udalak aglomerazioak eta arriskutsu egoerak sahiestu nahi ditu eta bere neurrien artean dago herrirako sarbideak murriztea. Horregatik, Bizkaibusek jakinarazi du Lekeitiorako zerbitzua ukiturik geratuko dela..

Oraingo honetan, gorabeherak larunbatean eta igandean izango dira (hilak 4 eta 5), eta kostaleko udalerriari zerbitzua eman ohi dioten hiru lineetan izango duten eragina, alegia: A3512 Bilbo - Lekeitio (autobidetik); A3513 Bilbo-Hospital Galdakao Ospitalea-Gernika Lumo-Ea-Lekeitio; eta A3523 Bilbao-Hospital Galdakao Ospitalea-Gernika Lumo-Aulesti-Lekeitio.

Irailaren 4an, larunbatean, Lekeitiorako zerbitzu gehigarri guztiak bertan behera geratuko dira, 17:45etik aurrera (ordu horretakoa barne); eta irailaren 5ean, igandean, 15:30era arte, linea horietako bat ere ez da helduko Lekeitioraino. Ordu horretatik aurrera, ordea, ohiko ibilbideari helduko diote.

Zehazki, hilaren 5ean (igandea), honela geratuko dira Bizkaibusen zerbitzuak:

  • A3512 lineak ibilbidea Bilbo eta Markina-Xemein artean baino ez du egingo, 15:30era arte. 15:30eko irteera Lekeitiotik egingo da.
  • A3513 lineak ibilbidea Bilbo eta Elexalde - Ispaster artean baino ez du egingo, zerbitzua hasten denetik 15:30era arte.
  • A3523 lineak ibilbidea Bilbo eta Gizaburuaga artean baino ez du egingo, zerbitzua hasten denetik 15:30era arte.

Lekeitioko Udalak berak inguruko gainerako udalerriekin, Ertzaintzarekin, Osakidetzarekin eta tartean sartutako erakundeekin koordinazioan egindako eskaera baten ostean hartu da erabakia.

noticias de deia