Portuko Martillo gunea prest da jada herritarren gozamenerako
Erabiltzaileek 2.377 metro koadroko espazioa izango dute igeri egin ahal izateko, "baliza bidez markatutakoa"
Aurtengoan ere Bermeoko portuko Martillo gunea bainu-gune bilakatuko da gaurtik aurrera eta udan zehar. Aisialdirako gunea izango dena, Bai bainurako eta baita lehorrean eguzkia hartu edo jolasteko espazioa, Gurutze Gorriko sorosleek kontrolatuko dute, eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 19:00etarako ordutegian.
"Erabiltzaileek 2.377 metro koadro izango dituzte igeri edo jolasteko eta gunea baliza bidez egongo da markatuta". Portuko Martilloko gunea mugatutako tokia den arren, "erabiltzaileari portuko eremuan dagoela gogorarazten zaio, erabat debekatuta dago moilatik salto egitea eta araututako gunetik kanpo igeri egitea baita ere", Udaletik jakinarazi dutenez. Aurtengo nobedade gisa, "dutxa eta komuna erabiltzeko aukera" izango dute bertara hurbiltzen direnek.
Temas
Más en Bizkaia
-
El mosquito tigre y las garrapatas ganan terreno en Bilbao: así puedes protegerte
-
¿Quiénes son los SombraLagun? La nueva cuadrilla que te mostrará cómo refugiarte del calor en Bilbao
-
Galdakao vuelve a dar voz a su juventud y premiará con 2.000 euros la mejor propuesta o proyecto para el colectivo
-
Los once consejos para disfrutar de las hogueras de San Juan en Bizkaia