Udalerriaren ekonomia suspertzeko Nik, Bermeon ekimenaren barruan, Nik, Bermeon12 arrazoi Bermeon erosteko Besteak beste, IV. Erakusleiho lehiaketa, Merkatarien hamabostaldia eta bonu kanpaina egingo dituzte Udalak eta markartariak, elkarlanean. “Sare ekonomiko gisa duen garrantzia eta enplegua eta bizi-kalitatea sortzeko duen garrantzia balorean jartzea” izan du helburu toki-admibistrazioak.
Kepa Zumeta Merkataritza, Sustapen eta Turismo zinegotziak azpimarratu duenez, Udalak bertoko saltokien aldeko apustua egin du beste behin “erakunde mailan herritarrei laguntza eta irtenbideak ematen saiatzen gara, baita gure enpresei. Gainera, kontsumitzaile garen aldetik, gure kontsumo ohiturekin, garapen jasangarria eta ingurumen-onurak bultzatzen ari gara”. Eta horretarako, atzokoan aurkeztu zituzten ekimenak. Lehena oaraintsu martxan jarritako nono kanpaina da. “Aurten 20 euroko 4.000 bonu atera ditugu eta partaidetza ere zabala izan da, herriko 79 saltokitan bonu bidezko erosketak egiteko aukera izango dituzte herritarrek”.
Bestetik, ekainaren 21etik uztailaren 3ra Merkatarien Hamabostaldia antolatu dute, eta “epe horretako asteburuetan gure merkatarien produktuak kalean izango dira eskuragarrieta hamar euroko erosketa egiteagatik kotoi-poltsa bat oparituko zaio erosleari Bermeoko irudiarekin”. Horrez gain, merkatarien raska ¡Hazi berton, Bermeo “Gureherriko 65 saltokietan egongo dira eskuragarri eta gutxienez, 10 euroko erosketa egiteagatik raska bat banatuko da. Bukatzeko, herriko komertzio zaharrenari saria ematea erabaki du aurten Udalak, urteetan egindako lana aintzatetsiz, hori horrela, Gabilondo farmaziak jasoko du saria, 200 urtetako zerbitzuagatik”.
Azkenik, maiatzean gauzatu zen Laugarren Erakusleiho lehiaketa ere azpimarratu dute. Bermeo udaberriz jantzita gaiaren inguruan, “29 establezimenduk esku hartu zuten eta epaimahai profesional baten eskutik, gaur bi aste, sarituen aukeraketa gauzatu zan”. Hasitako kanpainak promozio-bideo bat du lau haizeetara hedatu du, “herriko merkatariekin herritarren partaidetza bultza-tzeko”, eta triptiko bat ere banatu da Bermeoko etxe guztietan, “bertoko saltokietan erosteko arrazoiak azalduz”.