Covid-19ak sortutako pandemiak egoera zaila sortu zuen iazko urtean “eta ondorioak oraindik ere irauten dute. Egungo egoera gutxika hobetzen badoa ere, oraindik normaltasunera bueltatzeko denbora gera-tzen” dela jakinda, Lekeitioko Udalak San Pedro jaiak ez ospa-tzen adostu du. Iazko tankera bera izango dute zenbait ekin-tzak, hala nola Kaxarranka edora emakumeen aurreskua dan-tza famatuak, zeinek San Pedro egunean Abaroa jauregiko lorategian ospatuko dira, eta hara joateko sarreak zozkatuko diren.“Gaur egun bermatu behar diren osasun neurriak kontuan izanda eta lekittarren osasun ona bermatzeko asmoz, Lekeitioko Udalak, Jai Batzordea batu ondoren, San Pedro jaietako ospakizunak beti bezala ez egitea erabaki du”, Udaleko bozeramaileek dioteneaz. Izan ere, osasun egoerak ez du bermatzen ohiko tankerako jaiak izatea, ezta jende pilaketak dakartzaten kultur- edota kirol-egitasmoak antolatzea. “Argi dago, jaiak betiko moduan egitea ezinezkoa dela, baina posible da ekintza batzuk egitea”, hala ere. Iazko formatua jarraituz, “ekintza batzuk antolatuko dira segurtasun neurriak hartuz eta aforo mugatuak errespetatuz”. Hauen artean dira Kaxarranka, emakumeen aurreskua eta irrin-tzi txapelketa. “Abaroa Jauregiko lorategian egingo dira aforo mugatuarekin eta bertara joateko sarrerak zozketa bidez lortu ahal izango dira”.

Lekeitioko San Pedro jaien antolakuntzan burubelarri ari dira lekeitiarrak, hala ere. Eta herritar eta bisitariei alternatibak eskaini nahi dizkiete, segurtasun osoz, nahiz eta tamaina handiko ekimenik ez den egingo, “Horietaz gain, aurrerago zehaztuko diren ekitaldi batzuk ere egingo dira”, azaldutakoaren arabera. “Egitarau osoa, sarreren zozketa eta epeak ekainaren hasieran emango dira ezagutzera”, aurreatu dutenez.