BILBO. Gaixotasun mental kronikoa duten personentzako egoitza-plaza gehiago eskainiko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Guztira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 25 plaza berri irekiko dira Santurtzin.

Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatuak aurrerapen horren xehetasuna aurkeztu du Bizkaian ezgaitasuna duten pertsonentzako gizarte-zerbitzuetan, Batzar Nagusietan egindako agerraldi batean zehar. Agerraldi horretan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak gaixotasun mental larria duten pertsonentzako arreta soziosanitariorako 2019tik 2022ra bitarteko aldirako sinatu zuten hitzarmenaren hedapenaren berri eman du. Lankidetza-hitzarmen horren arabera, bi administrazioen artean, kolektibo hori artatzeko egoitza-plazak 44 gehiago izango dira: Santurtziko zentroan gaituriko 25ak eta ekitaldi honetan zehar sortuko diren beste 19. Horiekin, Bizkaiak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako 392 egoitza-plaza lortuko ditu lurralde osoan.

Sergio Murillorentzako, bi erakundeek sinaturiko lankidetza-hitzarmenaren hedapena "bi erakundeek berme publikorako gizarte-zerbitzuetan aurrera egiteko duten borondate argiaren" isla da. Horretaz gain, "izugarrizko lan teknikoa dago gauzatze horien guztien atzean eta foku bakarra dute: osasun mentaleko arazoak dituzten Bizkaiko pertsonen parte-hartzerako eta bizi-kalitaterako laguntzak hobetzea", ondorioztatu du Murillok.

SANTURTZIKO ZENTROA

Santurtziko plaza soziosanitario berriak udalerriko Itsas Etxearen eraikinean daude. Iaz, hilabetez, Covid-19an positibo ziren eta ospitaleko alta jaso zuten, baina beren ahultasun-egoera zela-eta segidan beren etxebizitzetara itzuli ezin ziren adineko pertsonei laguntza emateko baliabide bihurtu zen.

Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen profil egokiak dituen eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren laguntza jasotzen duen diziplina anitzeko profesional-talde batek, apirilaren erdialdetik aurrera, gaixotasun mental kronikoa duten 12 pertsona artatzen ditu zentro honetan, beren ohiko ingurunean ezin dituztenak behar bezala asebete beren beharrizanak.

Zentro honetan, pertsona erabiltzaileen gaitasun eta trebetasunak (pertsonalak eta harremanen arlokoak) hobetzeko laguntza ematen da, haien garapen pertsonala eta gizarteratzea errazteko, ingurunean parte hartzen laguntzeko eta, oro har, haien bizi-kalitatea hobetzeko.

Datozen asteetan, baliabide honek apurka-apurka erabiltzaileak hartzen jarraituko du, plaza guztiak bete arte.

GAIXOTASUN MENTALA DUTEN PERTSONENTZAKO ZENTROEN FORU-SAREA

Aurten 44 plaza gehiago txertatzearen bidez, Bizkaiak eguneko arretarako 435 plaza eta laguntza ematen duten etxebizitzetako eta egoitza-zentroetako 392 plaza izango ditu. Eusko Jaurlaritzak, Osasun Sailaren bidez, plaza horien osasun-prestazioa finantzatzen laguntzen du.