BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, gaur egun ez dago egoiliarrak infektatuta dituen lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza zentrorik.

Martxoaren 17aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 0
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 0
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 3.213
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 13
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 32

Horrez gain, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak adineko zaurtasun-egoeran dauden 6 pertsona hartzen ditu. Bakar bat ere ez da egoitza-zentroen sarearen erabiltzailea. Azken orduetan, Unben ospitaleratuta zegoen egoitzako erabiltzaile bakarra sendatu da (Covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

DISPOSITIBO BEREZIA ERMUAN

Joan den uztailetik Aldundiaren erantzun azkarreko taldeek egunero egin dituzte PCR probak, positibo izan daitezkeen kasuen bila; asteburu honetan, berriz, prebentziozko beste baheketa bat egingo dute, Ermuan. Transmisio-arriskua dagoenean hartzen den neurri honen helburua birusa egoiliarren artean ez zabaltzea da.

PCRak Abeletxe egoitzaren ondoko eguneko zentroan egingo zaizkie larunbat honetan Covid-19aren aurkako txertorik jaso ez duten egoitza-zentro horretako profesionalei eta martxoaren 1az geroztik egoitzan beren senideak bisitatu dituzten pertsonei. Aldundia, SMS bidez edo telefono deien bidez, 152 pertsonekin kontaktuan jarri da hitzordua har dezaten.