Aspalditik zetorren ideia batek isla izan du, kostata izan bada ere. Eta bere egileek ezin izan dute une hobeagorik topatu euren ideia errelitate bihurtzeko. Athletic Club Kopako final biren atarian denean, zale zurigorriak omentzen dituen erakusketa ikusgarria ireki berri du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak, Lehoiak leihoan Gaur egun hain bogan dauden Interneteko memez, leiho forman historian zehar hainbat artistek egindako artelanez, umoreez eta Carlos Varelaren marrazkiez osatutako “egitasmo kreatiboak” atzo zabaldu zituen ateak. “Artea eta kirola uztartzen dituen” proiektua, “zeren kontu biek sortarazten dituzte hainbat emozio pertsonengan”, “Arthletic” bezala deitua izan dena apirilaren 11ra arte izango da ikusgai. Eta ekimen osagarriak izango ditu, besteak beste bertsi lehiaketa bat.
“Marrazkigintza eta animazio munduetatik” datorren Carlos Varelaren ideia, Josean Lopetegiren laguntzaz, Lehoiak leihoan “ideia simple batetik” jaio zela adierazi du Varelak. Izan ere, “Athletic kuttuna ere izan liteke arterako iturri”. Lehendabizi, “asko dira Interneten eta sare sozialetan batera edo bestera dabiltzan memeak, Athletic Clubi buruzkoak”. “Ostean, konturatu nintzen ere margolanetan asko direla lehioak irudikatzen dituzten obrak.. Nolabait, “leihoek, mundu guztiari irekitako erakusleihoek, protagonismo berezia dute” erakusketan. Eta bada izugarrizko lotura kirolen eta artearen artean. Bada, lanak sortzen hasi eta honaino iritsi gara”, zioen. Bada, Gernika-Lumon “zenbait obra” dira ikusgai, 27 zehazki, “Gehiago baditugu, baina hauek ekarri nahi izan ditugu, estreinekoz”. Eta pantaila bat ere jarri dute, beste zenbait ikusi ahal izateko. Izan ere, egileen nahia zera da: erakusketa mugiaraztea, nahiz eta Busturialdeko udalerria izan den berau jasotzen lehena. “Bidaia dezala Bizkaiko herrietan zehar”, argudiatu zuenez.
“Asko gustatzen zaizkit artista inpresionistak”, azaldu zuen Bilboko Zorrotzaurren kokatzen den Digipen zentroan maisu den Varelak. Hala ere, “artista handien hautaketa bat egin dugu, milaka erreferen-tzia izan digtugu eta”. Bestetik, egileek ere familia zurigorri bat eratu dute, “eta haien arrastoen atzetik gidatuko gaituzte erakusketa honetan, umorea, futbola eta artea nahastuz”. Bada, bateragarri egin dituzte Asier Villalibreren tronpeta famatua eta Munch, edota arte garaikideko beste hainbat proposamenen erreferentziak. The Simpsons edota Terminator bezalakoak, adibidez. “Umoreari garrantzia eman nahi izan digu, bapatekotasunari ere, eta horretan Josean Lopetegi izan dut bidelagun. Ez dakit bere, gipuzkoarra izanik, Athletic zale baden... baina lan bikaina egin du”.
Bertso lehiaketa
Gernika-Lumoko Udalari dagokionez, Jokin Garatea Kultur zinegotziak egin zuen berba atzokoan. Eta “pozik” agertu zen. “Erakusketa berezi da oso. Athletic eta artea batzen dituelako, eta Gernikan oso Athletic zaleak garelako. Gainera, momentu oso aproposa da, ez bakarrik Kopako ko final bitara heldu garelako, baizik eta klubak sortarazten dituen baloreak erakusteko ere”. Garateak, gainera, erakusketa zabalik den bitartean izango diren ekintzak izan zituen hizpide, “herriko Merkatari Elkartuak elkartearekin eta Lilibertsorekin batera elkarlanean”.
Bertso lehiaketari buruz, esan beharra dago “ume eta gazteei zuzenduta bertso lehiaketa egongo” dela, zenbait kategoriatan -3 eta 6 urte bitartekoak, 7 eta 12 urte bitartekoak, eta 13 eta 16 urte bitartekoak. “Eskualdeko ume eta gazteekn parte hartu ahal izango dute, eta opariak jasotzeko aukera” izango dute. Sariak apirilaren 8an emango dituzte, Udal Liburutegian. Bestetik, Gernikako Merkatari Elkartearekin lankidetzan, familia zurigorria irudikatzen duen marrazkia dendetan ibiliko da, photocall moduan, Gernikako kaleetan zehar, “argazkiak ateratzeko aukera” emanez.