Udal gobernu taldea "pozik" agertu da "emandako azken pausoarekin"
Eskolagunea etorkizuneko Etxebarriako egitasmorik "garrantzitsuenetzat" kalifikatu du alkateak
Kostata, baina azkenean lortu dute. "Hainbat urtetako lanak fruitua izan du", esan dute Udaleko gobernu taldeko arduradunek. "Pozik" agertu dira Hezkuntza sailak hartutuako konpromisoarekin, izan ere "proiektua martxan jarriko dutela" zehaztu du Eusko Jaurlaritzak.
"Etxebarriarentzat etorkizuneko proiekturik garrantzitsuenetzat" jo du Iriondo alkateak. Eta berau bere osotasunean egitea adostu dute, baita denbora tarte berean ere. "Eskola Eusko Jaurlaritzaren esku da, berau egitea euren ardura da, baita egin beharreko inbertsioa bere gain hartzea ere. Haurreskola, berriz, Udalarena", Iriondo alkatearen esanetan. "Baina gunean berdinean egingo dira eta eraikin biak momentu berberean egin nahi ditugu, denbora tarte berean. Eskolagunea bere osotasunean egin behar dugu, 2023 urterako prest izateko".
Temas
Más en Bizkaia
-
Barinatxe hondartzara sartzeko arrapala mantentzeko alternatiben azterlana aurkeztu du Sopelak
-
El municipio de Bizkaia en el que más calor ha hecho este lunes
-
En imágenes: el Café Iruña de Bilbao y Cervezas La Salve lanzan el tradicional txupinazo de Sanfermines en Bilbao a la vez que en la capital de Nafarroa
-
El agua se cortará hasta cuatro horas en trece calles de Bilbao