Bideo-jokoen txapelketa bat egingo dute Artunduagan
Basauri izango da, lehen aldiz, Basaure-Games ekimenaren agertokia, hurrengo larunbatean
Basaure-Games, udalerriko bideo-jokoen lehen txapelketa egingo dute datorren larunbatean Artunduaga Kiroldegian. Basauri izango da, lehen aldiz, Basaure-Games ekimenaren agertokia, Basauriko Udaleko gazteria sailak Funkomekin elkarlanean sortutako eGames ekitaldia.
Martxoaren 13an Basauriko eta inguruetako 12-30 urte bitarteko jokalariak elkarren artean lehiatuko dira. “Lehiakideek egun berean antolatuko diren bi kategorietako batean parte hartu ahal izango dute. Alde batetik, FIFA21 txapelketa jokatuko da PlayStation 4 plataforman, eta bestetik, Brawl Stars jokalari anitzeko txapelketa antolatuko da mugikorrekin jokatzeko”, azaldu dute antolakuntzatik.
Txapelketez gain, “zuzeneko kaster bat ere izango dugu, jokaldiak komentatuz eta saioa girotuz joango dena”. Horrez gain, zozketa batzuk ere egingo dituzte arratsaldean zehar. Bertan, “jokalari guztiok parte hartu ahal izango duzue, eta azkenik, VR stand bat izango dugu guztiontzat”. Izen-ematea doan egingo da ZirtZart webgunean (https://zirtzart.basauri.eus/index.php/es/inscripcion) edo GIB-n, Basozelai Gizarte-Etxean (martxoaren 11ra arte), eta bertan adieraziko dira datu pertsonalak eta zein txapelketatan parte hartu nahi den. Basaure-Games ekitaldiaren arautegia eta informazio orokorra ZirtZart Basauri-ko web orrialdean egongo dira eskegita.
Temas
Más en Bizkaia
-
Un rodaje ocupará un carril de circulación y el aparcamiento en una calle de Bilbao
-
Incomunican a una opositora a policía todo un día por su religión y hace el examen de noche
-
Del paraguas al abanico: así será el tiempo en Bizkaia esta semana
-
Ideas valientes e impacto local: así será la nueva edición metropolitana de 'The Bay Awards'