- Euzko Alderdi Jeltzaleak bere proposamena planteatu du dagoeneko, aurtengo Mundakako aurrekontuari begira. Bada, eta Udalak 2,9 milioio euro izango dituelarik, jeltzaleek “Mundaka biziberri-tzeko” beharrezko diren inbertsioak zehaztu dituzte. Guztira 635.100 euro bideratuko dira “askotariko inbertsioak egitera”, “esparru sozial eta kulturalean eta kirol arloan biziberritzeko, aurreko urte osoan Covid-19aren eraginez jarduerak behera egin ondoren, bai eta herriko taldeei babesa emateko ere”.

Adostutako inbertsioak herritarrekin batera zehaztu dituztela gaineratu dute. “2020ko azken hiruhilekoan, EAJk sorkuntza partekatuko prozesu bat garatu zuen Mundakako herritarrekin eta herriko zein eskualdeko eragile sozialekin eta kirol eta kultura aloetako eragileekin batera. Prozesu hau bost lan bilerek osatu zuten eta bertan jaso ziren ideiak talde jeltzaleak hauteskundeetarako aurkeztu zuen egitasmoan jasotako konpromisoekin kontrastatu ziren aurrekontuetan jasotzeko moduko bideragarritasunik ote zuten ikusteko”. Jala, partaideek 60 ideia jaso zituzten, eta alderdiak horietako 30 egitasmo batu ditu, sei esparrutan banatuta: esparruak eraberritzea eta egokitzea, kultura eta kirola, Mundaka bizi, nekazal guneak, covid-19ak ekarritako ondorioak eta mugikortasun plana dira, zehazki.

Inbertsioei dagokienez, Mundakako EAJk hainbat ekimen jaso ditu. Hala nola, “Santa Katalinako ingurua hobetu nahi du, baselizako ibilbidea eta inguru osoa egokituz, bai eta inguru honetan itsasorako sarbideak eraberrituz”. Ekipamenduei dagokienez “erretiratuen egoitza da eraberritu nahi den beste gune bat, herriko pertsona nagusiek toki eroso eta egokia izan dezaten. Bestetik, kultura eta kirolen alorrean, “Mundakako agenda kulturala sustatzera begirako” ekimenak lehenestu nahi dira. “Kultura arloan ere, helburua izango da musika ekitaldiak eta an-tzerki emankizunak erreskuratzea eta Mundakarekin eta inguruarekin zerikusia duten ekitaldi gastronomikoak berriro aktibatzea. Aire libreko kirolari dagokionez, kanpoko gimnasioko makinak berrituko dira, udan hondartzan egin ohi den futbolmtorneoa berreskuratuko da eta rokodromo bat kokatuko da.

Mundaka bizi kapituluan, lorategiak eta berdeguneak atontzea dute jomuga; “edukinontziak eta hondakinak uzteko guneak jartzeko espazioen berrantolaketa, zakarrontzi gehiago jarriz; udan etengabeko garbiketa zerbitzua bermatzea edo komun publikoak jartzea eta seinaleztatzea”. Nekazal guneen kapituluan, Betrokolorako sarbidea eta Hondartzaperako bidea, bai eta hainbat gunetako argiteria eta mendi-bideetan mantentze lanekin jarraitu nahi dute.

Bestalde, mugikortasunean eragin nahi dute jeltzaleek, aparkalekuen gune urdinaren azterketa eginez; aparkaleku alternatiboak bilatuz; aparkalekuetako pasabideak eguneratuz, eta garraio publikoa eta txirringa elektrikoak sustatuz oinezkoari lehentasuna emanez. Azkenik, “arreta berezia jarri nahi diote” koronabirusak eragindako ondorioei. “Horretarako, Mundakako denda, taberna-jatetze eta bestelako negozioetako kontsumoa aktiba-tzeko jarduerak bultzatuko dira”. Bestetik, eta lan-ildo berberari jarraituta, “ pandemiaren eragina pairatu duten gizataldeei babesa emateko taldeak” eratu nahi dituzte.

Prozesua. Mundakako hainbat esparru ezberdinetako elkarterekin bost lan bilera izan zituen EAJk iragan den urrian. Diotenez, “partaidetzazko prozesuan 60 ideia jaso ziren eta horietako 30 aurtengo ekitaldirako kontuetan jaso dira”.