Covid-19a Bizkaian

Koronabirusak beste bi hildako utzi ditu adinekoentzako egoitzetan

10.02.2021 | 14:23

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, azken orduetan beste bi pertsona hil dira lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitzetan, koronabirusak jota.

Otsailaren 8aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 35
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 25
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 3.136
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 110
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 63

Gaur egun, 12 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Santamariñe-Urduliz (8), Calzada-Gernika (5), Caser Artxanda-Bilbao (4), Marcelo Gangoiti-Muskiz (4), San Roke-Markina (3), Truiuondo-Zamudio (2), San Miguel-Basauri (2), León Trucíos-Balmaseda (2), Caser Txurdinaga-Bilbao (2), Beato Domingo Iturrate-Getxo (1), Indautxu Gurena-Bilbao (1) eta Fundación Miranda-Barakaldo (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 32 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 17 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 15 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 20 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 9 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 11 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 30 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

PREBENTZIO DISPOSITIBO BEREZIA ZALLAN

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezi berri bat jarri du gaur Zallan, Enkarterriko adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 19 zentro soziosanitarioetako (16 egoitza eta 3 eguneko arreta) profesionalei prebentziozko behaketa egiteko. Erantzun azkarreko foru taldeak Zallako frontoian daude, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi dituen instalazioetan. Bertan deituak izan diran 659 profesionalei PCR frogak egin ahal izateko.