BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako azkenengo datuen arabera, azken orduetan lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza zentroetako hiru egoiliar hil dira koronabirusa dela eta.

Otsailaren 3aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 80
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 40
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 3.048
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 179
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 73

Gaur egun, 13 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Santamariñe-Urduliz (14), Calzada-Gernika (13), Misericordia-Bilbao (10), Truiuondo-Zamudio (9), Caser Artxanda-Bilbao (7), San Roke-Markina (6), Marcelo Gangoiti-Muskiz (4), Arratiako Egoitza-Dima (4), San Miguel-Basauri (4), Indautxu Gurena-Bilbao (2), Leon Trucios-Balmaseda (2), Beato Domingo Iturrate-Getxo (2) eta Caser Txurdinaga-Bilbao (2).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 66 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 44 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 22 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 23 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 10 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 13 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 32 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

PREBENTZIO DISPOSITIBO BEREZIA MUNGIAN

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia jarri du ostegunen honetan Mungian, Mungialdeko etaTxorierriko adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 18 zentro soziosanitarioetako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) profesionalei prebentziozko behaketa egiteko.

Erantzun azkarreko foru taldeak Mungiako erakustazokan daude, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi dituen instalazioetan. Jardunaldian zehar 501 profesional daude deituta PCR frogak egiteko.