BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, azken orduetan lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako beste bost erabiltzaile hil dira koronabirusak jota.

Otsailaren 1aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 93
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 42
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 3.016
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 174
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 70

Gaur egun, 16 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Misericordia-Bilbao (14), Calzada-Gernika (14), Santamariñe-Urduliz (14), Caser Artxanda-Bilbao (11), San Roke-Markina (7), Truiuondo-Zamudio (6), Marcelo Gangoiti-Muskiz (5), Indautxu Gurena-Bilbao (4), Arratiako Egoitza-Dima (4), San Miguel-Basauri (3), Leon Trucios-Balmaseda (3), Beato Domingo Iturrate-Getxo (2), Gallarta Laguntza Zentroa-GUFE (2), Caser Txurdinaga-Bilbao (2), Ercilla-Bilbao (1) y Tabira Berri-Durango (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 73 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 56 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 17 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 25 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 13 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 12 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 21 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

PREBENTZIO DISPOSITIBO BEREZIA MUNGIAN

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia jarriko du ostegunen honetan Mungian, Mungialdeko etaTxorierriko adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 18 zentro soziosanitarioetako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) profesionalei prebentziozko behaketa egiteko.

Erantzun azkarreko foru taldeak Mungiako erakustazokan egongo dira, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi dituen instalazioetan. Jardunaldian zehar 501 profesional daude deituta PCR frogak egiteko.