Egoitzetako lau egoiliar hil dira azken orduetan koronabirusa dela eta
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, azken orduetan lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitzetako beste lau egoiliar hil egin dira koronabirusak jota.
Urtarrilaren 30aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 108
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 40
- Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.995
- Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 198
- Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 72
Gaur egun, 17 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Caser Artxanda-Bilbao (18), Calzada-Gernika (17), Misericordia-Bilbao (16), Santamariñe-Urduliz (15), San Roke-Markina (7), Truiuondo-Zamudio (5), Marcelo Gangoiti-Muskiz (5), Indautxu Gurena-Bilbao (4), Gallarta Laguntza Zentroa-GUFE (4), Arratiako Egoitza-Dima (4), San Miguel-Basauri (4), Beato Domingo Iturrate-Getxo (2), León -Trucíos (2), Caser Txurdinaga-Bilbao (2), León-Turtzioz (2), Ercilla-Bilbao (1) y Bilbozar-Bilbao (1).
Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 83 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 58 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 25 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 25 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 12 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 13 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.
Azken orduetan 50 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).
Temas
Más en Bizkaia
-
1,5 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Bilboko Udalak Zurbaranbarrin bi igogailu eraikitzeko
-
Una aula móvil recorrerá Bizkaia para la prevención de incendios
-
José María Bañuelos, el último superviviente vasco de los gulags de Stalin
-
Una gran alfombra roja para celebrar el Día de la Danza en Bilbao